factograf
EU

Edvard Kardelj

Edvard Kardelj

Key facts

jaiotza data1910(e)ko urtarrilaren 27(a)
heriotza data1979(e)ko otsailaren 10(a)
jarduerapolitikari, irakasle, partisano
jaiolekuaLjubljana
heriotza lekuaLjubljana
ezkontideaPepca Kardelj
All data from the card 17
Jaiotza
Ljubljana, 1910eko urtarrilaren 27a
Heriotza
Ljubljana, 1979ko otsailaren 10a (69 urte)
Hobiratze lekua
Tomb of National Heroes (en)
Heriotza modua
berezko heriotza: ondesteko minbizia
Ezkontidea(k)
Pepca Kardelj
Seme-alabak
ikusi Borut Kardelj
Haurrideak
ikusi Janez Kardelj
Familia
ikusi Ivan Maček (en) (koinatu)
Heziketa
International Lenin School (en)
Hezkuntza-maila
zientzietan doktorea
Hizkuntzak
eslovenieraserbiera
Jarduerak
politikaria, irakaslea eta partisanoa
Kidetza
Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Slovenian Academy of Sciences and Arts (en)
Gradua
colonel general (en)
Parte hartutako gatazkak
Bigarren Mundu GerraWorld War II in Yugoslavia (en)
Erlijioa
ateismoa
Alderdi politikoa
Jugoslaviako Komunisten Liga League of Communists of Slovenia (en)

Edvard Kardelj (Ljubljana, 1910eko urtarrilaren 27a - ibidem, 1979ko otsailaren 10a) esloveniar politiko eta publizista komunista izan zen.

Biografia

Kardelj Ljubljanan jaio zen (orduan Austria-Hungariako Inperioaren barnean zegoen. 1926. urtean 16 urte zituenean Jugoslaviako Alderdi Komunistaren gazteriaren erakundearen (SKOJ) kidea egin zen eta 1928an Jugoslaviako Alderdi Komunistarena (KPJ).

1941. urtean Alemaniak Jugoslavia okupatu zuenean, Kardeljek Esloveniako nazi eta faxisten aurkako erresistentzia eratu zuen. Bigarren Mundu Gerran Esloveniako erresistentzia mugimendua Josip Broz Titoren Jugoslaviako partisanoekin bat egin zuen.

Gerra bukatzerakoan Kardeljek Josip Broz Titoren erregimen komunistaren ideologo nagusia izan zen. 1948. urtean Jugoslaviak Stalin bideratutako mugimendu komunistatik aldentzearen aldekoa izan zen. Ordutik aurrera Jugoslaviako komunismoaren eredu bereziaren ideologoa bilakatu zen.

Razvoj slovenskega narodnega vprašanja (Esloveniar Nazio Gaiaren Garapena) (1939) liburua bere lan eragingarriena izan zen. 1948tik 1953era Jugoslaviako Atzerri Arazoetako ministroa izan zen. 1963tik 1967era Jugoslaviako Parlamentu Federaleko presidentearen bulegoa gidatu zuen.

Ljubljanako Ekonomia Fakultatearen politika-ekonomiko marxistaren irakaslea izan zen eta Ljubljanako Unibertsitatea 1979tik 1990era Ljubljanako Edvard Kardlj Unibertsitatea izendatua izan zen. Esloveniako Zientzien eta Arte Akademiaren kidea zen eta Jugoslaviako Heroi Nazionala izendatua izan zen.

Read next

In 31 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article