factograf
EU
Sign in

antzinako greziar mitologiako ninfak

Driade

Driade
All data from the card 1
Sexua
emakumezkoa

Driadeak, Greziar mitologian, haritzetako lamiak dira bereziki, eta, oro har, zuhaitzetakoak. Antzinako grezieraz, haritza δρῦς (drŷs) izena zuen, eta hitz berak adieraz zezakeen agur edo zuhaitz.

"Hesperideen Zuhaitza" izeneko zuhaitz batetik jaio ziren. Horietako batzuk, Hesperideen lorategira zihoazen, bertan zeuden urre koloreko sagarrak babestera. Driadeak ez dira hilezkorrak, baina denbora luzez bizi daitezke. Ezagunenen artean, Euridize nabarmendu behar da, Orfeoren emaztea. Dafne ere driade bat zen. Apolok jazarri zuen eta driadeak jainkoei laguntza eskatu zienean, hauek ereinotz bihurtu zuten. Aegialeus-en emaztea, Erato, driadea zen ere.

Tradizio berantiarrak, Driade eta Hamadriadeen artean bereizten du. Azken horiek, zuhaitz zehatz bati lotuta daude tradizio horren arabera, lehenengoak, basoetatik aske ibiltzen ziren bitartean.

Iturriak

  • Kalimako, IV-V. ereserkiak,75
  • Estazio, Tebaida, IV. 259
  • Panopoliseko Nono Dionisiakoak, III. 61, XV. 370
  • Opiano, Zinegetikoak, I. 77, IV. 265
  • Ovidio, Fastos, IV. 75
  • Ovidio, Metamorfosiak, III. 505, VI. 453, VIII. 738, XI. 47, XIV. 326 eta 513
  • Pausanias, Greziako deskribapena, VIII. 4.2, X. 32.9
  • Propertzio, Elegiak, I. 20
  • Valerio Flaco Argonautikak, I. 105

Read next

In 53 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article