Deventer Herbehereetako Overijssel probintziako herria da, IJssel ibaiaren ertzean dagoena. 2010eko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 98.660 biztanle zituen. Ekonomiari dagokionez, janaria industria, industria mekanikoa eta ehungintza dira aberastasun-iturri nagusiak. Behe Erdi Aroan oso pentsalari garrantzitsuen elkargunea izan zen. Bertan ikasi zuten, besteak beste, Erasmo Rotterdamgoa, Adrian VI.a aita santuak eta Tomas Kempisekoak.
Hiri senidetuak
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
