Derry Girls, euskaraz: «Derryko Neskak», Erresuma Batuko komedia telesail bat da, Ipar Irlandako Derry hirian girotua. 2018ko urtarrilaren 4 eta 2022ko maiatzaren 18a artean Channel 4 katean aireratu zen, eta 3 denboraldi eta 29 atal izan zituen.
Saoirse-Monica Jackson, Louisa Harland, Nicola Coughlan, Jamie-Lee O'Donnell eta Dylan Llewellyn aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
1990eko hamarkada, Ipar Irlandako gatazka puri-purian dela, Derry hirian, moja katolikoen ikastetxe batean ikasten duten bost neska nerabek beren adinean ohikoak diren erronka, bizipen eta arazoei aurre egin beharko diete.
Aktoreak
- Saoirse-Monica Jackson: Erin Quinn
- Nicola Coughlan: Clare Devlin
- Louisa Harland: Orla McCool
- Jamie-Lee O'Donnell: Michelle Mallon
- Dylan Llewellyn: James Maguire
- Tara Lynne O'Neill: Ama Mary
- Kathy Kiera Clarke: Izeba Sarah
- Siobhan McSweeney: Ahizpa Michael
- Tommy Tiernan: Aita Gerry
- Ian McElhinney: Aitona Joe
- Anthony Boyle: David Donnelly
- Leah O'Rourke: Jenny Joyce
- David Ireland: Sean Devlin
