The Tailor of Panama (euskaraz Panamako Jostuna) 2001eko John Boorman ingeles zinema zuzendariaren espioitza thriller filma bat da. Pierce Brosnan, Geoffrey Rush, Jamie Lee Curtis, Brendan Gleeson, Daniel Radcliffe, Catherine McCormack eta Harold Pinter aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Britainiar espioi batek (Pierce Brosnan) Madrilen britainiar enbaxadorearen emaztearekin maitasun harreman bat izateagatik Panamara lekualdatua izango da. Jada bertan dagoela, iragan iluna eta herrialde hartako politika eta mafiarekin loturak dituen jostun batekin (Geoffrey Rush) kontaktuan jarriko da. Gainera, jostunaren emazteak (Jamie Lee Curtis) Panamako presidentearentzat lan egiten du. Bere misioa presidenteak Panamako kanalari buruz dituen asmoak izango da.
Aktoreak
- Pierce Brosnan: Andrew "Andy" Osnard
- Geoffrey Rush: Harold "Harry" Pendel
- Jamie Lee Curtis: Louisa Pendel
- Leonor Varela: Marta
- Brendan Gleeson: Michelangelo "Mickie" Abraxas
- Harold Pinter: Osaba Benny
- Catherine McCormack: Francesca Deane
- Daniel Radcliffe: Mark Pendel
- Martin Ferrero: Teddy, kazetaria
- Lola Boorman: Sarah Pendel
- David Hayman: Luxmore
- Mark Margolis: Rafi Domingo
- John Fortune: Maltby
- Jon Polito: Ramon Rudd
- Dylan Baker: Dusenbake jenerala
- Jonathan Hyde: Cavendish
Kanpo estekak
- The Tailor of Panama filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)