Basalapatxa (Xanthium strumarium) Asteraceae familiako landarea da, Ipar Amerikan jatorria duena. Europan landare inbaditzailea da eta 120 zentimetroko altuera ere izan dezake.
Deskribapena
Landare usaintsua da, urtebeteko zikloa betetzen duena eta tentea, 1'20 metroko altuera har dezakeena. Adarrek kolore moreko lerroak edo puntuak dituzte.
Hosto triangeluarrak ditu, ertzak horzkatuak dituztenak. Hostoek 10 cm-ko peziolo luzea dute.
Infloreszentziak ardatz baten inguruan kokatzen dira. More koloreko lore txiki ugariz osaturik dauden infloreszentzia esferikoak dira. Uztaila eta iraila artean loratzen da. Lore horietatik sortzen diren fruituak oso arantzatsuak dira. 1-1'5 cm-ko luzera dute.
Kokapena
Ibaiertzeko basoen irekiguneetan azaltzen da. Horretaz gain hondartza ertzetan, baratzetan ur irteeratan ere bai.
Erabilera
Txinako eta Asia hegoaldeko herrialdeetan antzinatik erabili izan da sendabelar gisa. Ez da komeni ordea hazi kopuru handia jatea toxinak bait ditu.
Iruditegia



