factograf
EU

landare espeziea

Astaurraz

Astaurraz

Key facts

honako hau dataxon
izen zientifikoaSonchus oleraceus
maila taxonomikoaespezie

Astaurraz (Sonchus oleraceus) Asteraceae familiako landare belarkara da, kardaberen taldekoa, horregatik askotan kardabera ere esaten zaio.

Taxonomia

Lineok deskribatu zuen Zientziarako 1753. urtean Species Plantarum liburuan.

Generoaren Sonchus izenaren oinarrian grezierazko sónkhos izena eta handik eratorritako latinezko sonchos izena daude. Teofrastok, Dioskoridesek eta Plinio Zaharrak aipatzen dute izen hori zuen landare bat, hosto arantzatsuak zituena eta jangarria zena. Espeziearen oleraceus izena latinezko ǒlǔs ("belarra") hitzetik dator, "belarraren antzekoa" esan nahi du.

Deskribapena

125 cm arteko altuera har dezakeen landare belarkara da sustrai sendoak dituena. Zurtoinak tenteak dira, 4-17,2 mm-ko diametroa hartzen duena. Zurtoinak sinpleak izan daitezke eta adarkatuak ere bai. Hostoak pinatipartituak edota pinatisekatuak izaten dira 8 cm arteko luzera hartzen dutenak.

Zurtoinen muturretan lore kapituluak ateratzen ditu, 120-250 lore artean izan ditzaketenak. Loreak horiak izaten dira, batzuetan hori biziak, bestetan hori argiak.

Habitata

Bide ertzetan, larreen mugean, barbetxo lurretan, hormetan eta orokorrean gizakiak aldaturiko belardietan agertzen da. Itsas mailatik 2.100 metrotako altuerara arte ikusten da, edozein motatako lurzoruetan.

Ugalketa eta bizi-zikloa

Urteroko landarea da. Martxoa eta azaroa artean loratzen da eta fruitua udaberrian heltzen da. Fruitua akenio bat izaten da, haizearen bidez barreiatzen dena.

Iruditegia

Infloreszentziak.
Infloreszentziak.
Loreak itxita.
Loreak itxita.
Lore kapituluak.
Lore kapituluak.
Fruituak.
Fruituak.
Hostoak.
Hostoak.
Sustraiak.
Sustraiak.
6 images

Read next

In 58 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article