Kimikan alkilazio terminoa hainbat prozesuei dagokie.
Sintesi organikoa

Alkilazioa alkilo talde baten transferentzia dakarren erreakzio kimikoa da. Alkilo taldea karbokatioi, erradikal aske, karbanioi edo karbeno gisa transferi daiteke. Agente alkilatzaileak alkilazioa eragiten duten erreaktiboak dira. Agente alkilatzaileak, askotan, beren izaera nukleozalearen edo elektroizalearen arabera sailkatzen dira. Nukleozaleen artean Grignarden erreaktiboak aipa daitezke eta elektroizaleen artean alkilo-haluroak seinala daitezke.
Alkilo taldeak desalkilazio deritzon prozesuaren bidez ateraraz daitezke egituratik.
Petrolioaren industria
Petrolioaren eta bere deribatuen industrian alkilazio hidrokarburoen egituran alkilo talde bat edo gehiago sartzeko prozedurari esaten zaio. Oktano-zenbaki handiko erregaiak sortzeko erabiltzen da. Hidrokarburo gaseosoetatik abiatuz, gasolinaren antzeko likidoak lortzen dira.
Biologia
Biologian alkilazioak DNAn kalteak eragiten ditu. Alkilo taldeak base nitrogenatuetara transferitzeari deritzo.