Egitura eta ezaugarriak

Karbanioiek egitura piramidala dute. Karbono-atomoek sp3 hibridazioa dute. Halaber, karga negatiboa zenbat eta sakabanatuagoa egon orduan eta egonkorragoa izango da karbanioia. Karbono-atomoak partekatu gabeko bi elektroi ditu eta ondorioz 8 balentzia-elektroi.
Karbanioia nukleozalea da eta karbono elektroizaleekin erreakzionatzen du C-C lotura berriak eratuz. Hortaz, erreakzio-bitarteko inportanteak dira sintesi organikoan.