factograf
EU
Sign in

zinema zuzendaria

Alexander Mackendrick

Alexander Mackendrick

Key facts

jaiotza data1912(e)ko irailaren 8(a)
heriotza data1993(e)ko abenduaren 22(a)
alma materGlasgow School of Art
jarduerafilm-zuzendari, gidoilari, errealizadore
jaiolekuaBoston
heriotza lekuaLos Angeles
All data from the card 13
Jaiotza
Boston, 1912ko irailaren 8a
Herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza
Los Angeles, 1993ko abenduaren 22a (81 urte)
Hobiratze lekua
Westwood Village Memorial Park Cemetery (en)
Heriotza modua
berezko heriotza: pneumonia
Ezkontidea(k)
Eileen Ascroft (en) (1934ko martxoaren 24a - 1943)
Heziketa
Glasgow School of Art Hillhead High School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea
Lantokia(k)
Ameriketako Estatu Batuak
Enplegatzailea(k)
California Institute of the Arts (en)
Jasotako sariak
ikusi Grand Jury Prize of the Venice Film Festival (1952) : Mandy (en)
Parte hartutako gatazkak
Bigarren Mundu Gerra

Alexander Mackendrick (Boston, AEB, 1912ko irailaren 8a - Los Angeles, 1993ko abenduaren 22a) eskoziar-estatubatuar film zuzendaria izan zen.

Biografia

Bostonen jaioa, aita Francis Robert eta ama Martharen seme bakarra. 1911n Glasgowetik Estatu Batuetara joan ziren. Aitak barkuak eraikitzen zituen eta ingeniaria zen. Lehen Mundu Gerraren ostean 6 urte zituela, bere aita espainiar gripearen (edo pandemia) ondorioz hil zen. Amak, egoera ikusita arropa diseinatzaile bihurtu zen aurrera ateratzeko. Horrela, Marthak bere aitaitarekin utzi zuen Alexander Eskozian, zazpi urte zituela. Umeak ez zuen berriz ere ama ikusi.

Gaztaro bakartia eta tristea igaro zuen. 1919tik 1926ra Hillhead High Schoolean egon zen eta ondoren hiru urtez Glasgow School of Artean. 1930. hamarkadaren hasieran, Mackendrick Londresera joan zen Zuzendari Artistiko bezala J. Walter Thompson publizitate enpresan lan egiteko. 1936 eta 1938 urteen artean, zinemarako bost anuntzio idatzi zituen. Bere lana gutxiesten zelakoan eta publizitate munduaz nazkatuta zegoelako, 1937an bere lehen filma idatzi zuen, Midnight Menace, bere lehengusu eta lagun ona zen Roger MacDougallekin. Beranduago, lana Associated Britishek erosi zuen.

Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, britaniarrentzako publizitate filmak egiten ziharduen Informazio Ministerioan. 1942an Aljer eta Italian egon zen Psychological Warfare Divisionarekin lanean. Berriekin, dokumentalekin, edo irratian ibili zen.

Gerraostea

Gudaren ostean, Alexander eta lehengusuak, Merlin Productions sortu zuten, non Informazio Ministerioaren dokumentalak produzitu zituzten. Merlin Production aurki bilakatu zen inbertsio txarrean, beraz Mackendrick 1946an Ealing Studioetan sartu zen, bertan 9 urtez lan egiteko. Storyboardetan lan egin zuen, batzuetan bere lanak idatzi eta zuzentzen ere arituz ere. Bere lan hauen artean Whisky Galore! (1949), The Man in the White Suit (1951), edo The Ladykillers (1955) daude.

Estatu Batuetara buelta

1955ean Britania Handia Hollywoodengatik ordezkatu zuen. Bere ondorengo bizitza osoa Londres eta Los Angeles artean pasaz.

Mackendrick 1957an Sweet Smell of Success filma zuzentzen hasi zen. Prentsa agente baten (Tony Curtis) istorioa kontatzen da, berau, Burt Lancasterrek egiten duen zutabegilea boteretsuaren menpe dago. Bestalde, Lancasterren arreba eta Jazz gitarrista baten erlazioa zanpatzekoak egiten direnak ere ikusten dira. Publizitatearen eta komunikabideen boterearen inguruko gogoetak egitera bultzatzen gaituen film bat da. Film honetan, bere produktoreak haserretu egin ziren bere perfekzionismo exageratuaren ondorioz. Sweet Smell of Success eta gero, Mackendrick Ingalaterrara itzuli zen 1959an The Devil's Disciple egitera. Hilabete batez soilik egon zen horretan, aurreko filmarengatik produktorearekin mantentzen zuen tentsioaren erruz.

HHLekin (Hecht-Hill-Lancaster) pasatutakoa eta gero, telebistarako hainbat iragarki egin zituen Horlicks markarentzako Europan. Beste film multzo bat ere egin zituen 60. hamarkadan: Sammy Going South (1963), A High Wind in Jamaica (1965), edo Don't Make Waves (1967) adibidez.

1969an, Estatu Batuetara bueltatu zenean California Institute of the Artseko dekano egin zuten. Postua 1978an utzi zuen eskolan irakasle lana hartzeko. Ez da zaila postu aldaketa hau ulertzea: "Filmak egiten baino, banaketak egiten energia gehiago gastatzen ikusi zuen bere burua". Ealing Studioak saldu zirenean Mackendrick zuzendari freelance gisa hasi zen.

Enfisema ttiki batengatik, eskolan egon zen denbora ia osoan ezin izan zen Europara itzuli. Pneumonia baten ondorioz 1993an hil zen arte egon zen eskolarekin, eta bere gorpuzkiak Westwood Village Memorial Park Cemeteryan daude lurperatuta.

Bere ikasle nabarmen batzuk Doug Campbell, Terence Davies, Don Device, F.X. Feeney, Richard Jefferies, James Mangold, Stephen Mills, Thom Mount, Gregory Orr, Don Di Pietro, Michael Pressman, Douglas Rushkoff, Lee Sheldon, John Sorensen, eta Jack Valero izan ziren beste hainbaten artean.

Filmografia

Zuzendaria

Gidoilaria

  • Midnight Menace (1937)
  • Saraband for Dead Lovers (1948)
  • Dance Hall (1950)

Read next

In 23 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article