Geografia
Hiria Abadan irlan dago, Xatt al-Araben ertzean, Persiako golkotik 50 kilometro ingurura.
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 25 | 28 | 34 | 43 | 47 | 48 | 50 | 51 | 48 | 43 | 36 | 29 | 51 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 17 | 20 | 24 | 31 | 38 | 42 | 44 | 45 | 42 | 36 | 27 | 20 | 32 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7 | 9 | 13 | 18 | 23 | 26 | 28 | 27 | 23 | 18 | 14 | 9 | 18 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -3 | -3 | 2 | 7 | 16 | 19 | 23 | 22 | 16 | 12 | 1 | -4 | -4 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 38 | 43 | 15 | 20 | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 25 | 46 | 193 |
| Iturria: BBC Weather | |||||||||||||
Historia
Abbastar Kaliferriaren sasoian garapena lortu zuen hiriak: gatzaren eta alfonbren salerosketa zen merkataritza-jardunbide nagusia, portua ere bazutenez, ibaia neurri batez lehortu baino lehen. 1909. urtean eman zioten hiri-izendapena Abadani. 1980ko hamarkadan, Iran-Irak Gerran, bonbardaketak eta erasoak jasan zituen.
Ekonomia
1908. urtean Abadan inguruetan petrolioa aurkitu zuten; ustiatzeko azpiegiturak eta instalazioak eraiki zituzten, Anglo-Iranian Oil Company-ren eskutik. 1950. urtean nazionalizatu egin zuten, eta 70ko hamarkadan munduko petrolio ezkoizpen-gunerik handiena zen. Hala ere, Iran-Irak gerratean suntsitu egin zuten, eta oraindik berreraikitzen dihardute. Bestalde, nazioarteko aireportua dago Abadan hirian. Teknologiako institutua ere badaukate.
