factograf
EU

Zwingli

Zwingli

Key facts

jaiotza data1484(e)ko urtarrilaren 1(a)
heriotza data1531(e)ko urriaren 11(a)
alma materVienako Unibertsitatea
jarduerateologo, itzultzaile, apaiz
heriotza lekuaKappel am Albis
ezkontideaAnna Reinhart
All data from the card 13
Jaiotzako izen-deiturak
Ulrich Zwingli
Jaiotza
Wildhaus (en) , 1484ko urtarrilaren 1a
Herrialdea
Suitzako Konfederazio Zaharra
Heriotza
Kappel am Albis, 1531ko urriaren 11 (47 urte)
Heriotza modua
borrokan hilda
Ezkontidea(k)
Anna Reinhart
Seme-alabak
ikusi Regula Gwalther-Zwingli (en) Wilhelm Zwingli (en) Huldrich Zwingli (en) Anna Zwingli (en)
Haurrideak
ikusi Jakob ZwingliAndreas ZwingliKlaus ZwingliHeini Zwingli
Heziketa
Vienako Unibertsitatea Basileako Unibertsitatea
Hizkuntzak
latinaalemana
Jarduerak
teologoa, itzultzailea, apaiza, Protestant reformer (en) , idazlea, predikaria eta konpositorea
Parte hartutako gatazkak
Second War of Kappel (en) Italiar Gerrak
Erlijioa
Kalbinismoa

Ulrich Zwingli (Wildhaus, Sankt Gallen kantonamendua, 1484ko urtarrilaren 1a – Kappel am Albis, Zürich kantonamendua, 1531ko urriaren 11) erlijio eraberritzaile eta idazle suitzarra izan zen. Suitzako Erreforma Protestantearen buru bat izan zen.

Bizitza

Vienako eta Basileako unibertsitateetan ikasi zuen. Glaris ta Einsiedelnen apaiza zela jarraitu zuen ikasten, eta Erasmoren eragina jaso zuen. 1513-1515 bitartean, predikari abertzale izan zen gudalekuz gudaleku. Garai hartan Frantziak suitzar soldadu mertzenarioak hartzen zituen gerrarako, eta Zwinglik haien kontrako kanpaina antolatu zuen.

1516an, Einsiedelngo Ama Birjinaren santutegian kapelau izendatu zuten eta sineskerien aurka aritzeagatik nabarmendu zen. Gero Zurichen predikaria izan zen, eta bere predikuetan Itun Berriari buruzko Erasmoren ideiak zabaldu zituen, erdeinuz mintzatuz Aita Santuari buruz; gero, Zuricheko kanonigo izendatu eta Eliza Katolikoaren hainbat arauren kontra hitz egiten hasi zen (baraua, esaterako). Zurichen apaiz zegoela, Eliza Katolikoa erreformatzeko dotrina zabaltzeari ekin zion. Haren idazkietan, elizaren hierarkiaren ustelkeriaren kontra jo zuen, apaizen ezkontzak bultzatu zituen eta gurtzeko tokietan irudiak erabiltzea kritikatu zuen.

1523an, gotzainaren iritziaren kontra, ezkondu egin zen. Urte hartan berean, Tesien azalpena eta froga argitaratu zuen. Bertan, 67 tesi azaldu zituen, bere dotrinaren frogagarri: Zwinglirentzat, Biblia bakarrik zen fedearen eta aginpidearen oinarria, Erromako gidaritza arbuiatzen zuen eta alemana liturgia hizkuntza izan zedin eskatzen zuen.

1525ean De vera et falsa religione commentarius, bere obra nagusia, argitaratu zuen, eraberritzearen oinarria eta funtsa zabal agertzen zituena. Obra hura eraberritzaileen teologia liburu nagusia izan zen Kalbinek bere Kristau Erakundea atera zuen arte. Liturgia berria ezarri zuen meza arrunta ordezkatzeko. Erreformaren alderdi erradikalaren aurka anabaptisten aurka alegia, ere egin zuen Zwinglik, eta horren ondorioz haren jazarpena hasi zen.

Bien bitartean, 1529an Zwingli eta Martin Luther Marburgen elkartu ziren, eta dotrinaren puntu frankotan ados egon arren, ez ziren bat etorri eukaristian Jesukristo dagoen ala ez esaterakoan. Lutheren aldean, Zwingli erradikalagoa eta humanistagoa zen. Eliza eta estatua sarritan nahasi zituen; hala egin zuen Zurichen, non erabateko teokrazia bat sortu baitzuen. Ezkontzari buruzko Zwingliren araudia (Ehegericht) izan zen, bestalde, kalbinismoak Genevan oinarritzat hartu zuena.

Erreforma Suitzako Konfederazioko beste leku batzuetara hedatu zen, baina hainbat kantoik nahiago izan zuten katoliko iraun. Kantoi erreformatuen aliantza eratu zuen Zwinglik, eta Konfederazioa erlijioaren arabera geratu zen banandurik. 1529an, azken unean saihestu zen gerra bi aldeen artean. 1531n gatazka berpiztu zen eta Zwingli borrokan hil zen, 47 urte zituela.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 88 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article