factograf
EU

Zadar

Zadar

Key facts

biztanleria70.779
azalera192km²
honako hau dahiri
estatu burujabeKroazia
sorrera data384 BC
itsas mailaren gainetiko altuera5m
All data from the card 14
Alkatea
Božidar Kalmeta (en)
Izen ofiziala
Zadar
Jatorrizko izena
Zadar
Posta kodea
23000
Koordenatuak
44°06′51″N 15°13′39″E / 44.1142°N 15.2275°E
Azalera
192,4 km²
Altitudea
5 m
Mugakideak
Nin, Bibinje, Zemunik Donji eta Poličnik
Biztanleria
70.779 (2021eko abuztuaren 31)
Dentsitatea
368 bizt/km²
Sorrera
K.a. 384
Telefono aurrizkia
023
Hiri senidetuak
Dundee, Reggio nell'Emilia, Romans-sur-Isère, Fürstenfeldbruck, Prilep (en) , Iquique, Padua, Székesfehérvár, Veliko Tarnovo, Veliko Tarnovo (en) eta Banská Bystrica
Matrikula
ZD

Zadar (kroazieraz ahoskatua), historikoki Zara deitua (venezieraz eta italieraz ahoskatua) Kroaziaren hegoaldeko kostaldea osatzen duen Dalmaziako hiria da, Zadar eskualdearen hiriburua. Bere populazioa 75.082 biztanlekoa da (2011) eta Dalmaziako bigarren hiri handiena da Spliten ondoren.

Etimologia

K.a. IV mendean liburnoen taldekoak ziren Jadasinoi leinua bizi zen bertan eta hiriak Idassa zuen izena. K.a. I mendean erromatarrek konkistatu zutenean Iader hiriburu inperiala bihurtu zen. Veneziarrek Zara deitu zuten eta Bigarren Mundu Gerraren Kroazian sartu zenean Zadar izena hartu zuen.

Geografia eta klima

Dalmaziaren iparraldean dago, Kvarne golkoaren azpian. Itsaso Adriatikoan sartzen den penintsula errektangular baten gainean eraikia dago eta irla ugarik inguratzen dute, ezagunenak Ugljan, Pasman, Iz, Dugi Otok eta parke nazionala osatzen duten Kornati uharteak. Klima mediterraneoa du.

    Datu klimatikoak (Zadar, Puntamika Borik)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.1 21.2 22.5 27.2 32.0 34.6 35.8 36.1 33.0 28.0 25.0 18.6 36.1
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.0 11.0 13.4 17.4 22.4 26.5 29.8 29.2 25.1 20.0 14.9 11.2 19.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.7 8.1 10.4 13.9 18.6 22.4 25.4 25.2 21.4 16.9 12.2 8.7 15.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5.1 5.6 7.6 10.8 15.1 18.6 21.4 21.1 18.0 14.1 9.7 6.4 12.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -9.1 -8.6 -6.8 2.0 3.4 8.2 11.7 10.0 6.4 2.9 -2.6 -6.0 -9.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 77 72 74 60 61 52 35 63 98 112 119 94 917
Elur egunak (≥ 1 mm) 0.7 0.4 0.1 0 0 0 0 0 0 0 0 0.2 1.4
Eguzki orduak 119.2 137.6 181.1 207.0 263.8 295.5 349.0 310.8 249.3 184.0 125.7 106.8 2529.8
Iturria: Weatherbase

Historia

K.a. IX mendean liburnoak (iliriarren leinu bat) zeuden inguru honetan. Erromatarren k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea, Illyricum probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro eta Eslaviarrek hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetan hungariarren eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere. 1409an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute 1797an Austria-Hungariako inperioak Venezia bera menperatu zuen arte.

XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen. 1920an Rapalloko itunak Italian sartu zuen hiria baina honek Bigarren Mundu Gerra galtzean Jugoslavia barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen. 1991an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina 1991 eta 1995 artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.

Ondasun nabarmenak

  • Foro erromatarra: Iader hiriko plaza nagusia zen, 100m x 45m, hiru alde marmolezko zutabedun arkoek osatzen zutela.
  • San Donato eliza: IX mendeko monumentu prerromanikoa da. Oin zirkularra du eta 27 metroko altuera duen kupula.
  • Santa Anastasia katedrala: Dalmaziako katedralik handiena da. XII eta XIV mendeen artean eraiki zuten estilo erromaniko berantiarrean eta gotikoan.

Kirolak

Hiriko kirol talderik famatuena KK Zadar saskibaloi taldea da. Kroaziako Liga birritan irabazi du eta Kopa bost aldiz. Jugoslavia garaian ere emaitza onak lorturikoa da, sei Liga eta Kopa bat hain zuzen ere.

Iruditegia

San Donato eliza.
San Donato eliza.
Santa Anastasia katedrala.
Santa Anastasia katedrala.
Foro erromatarra.
Foro erromatarra.
Alde zaharra.
Alde zaharra.
Krisonogo eliza.
Krisonogo eliza.
Lurrerako atea.
Lurrerako atea.
Zadarko unibertsitatea.
Zadarko unibertsitatea.
Kirol kaia.
Kirol kaia.
Krešimir Ćosić aretoa.
Krešimir Ćosić aretoa.
9 images

Read next

In 88 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article