White Squall (euskaraz Enbata Zuria) 1997ko Ridley Scott ingeles zinema zuzendariak zuzendutako abentura eta drama film bat da.
Charles Gieg itsasgizonaren The Last Voyage of the Albatross ("Albatrossen Azken Bidaia") liburuan oinarritua dago, honetan 1961eko maiatzaren 2an jazotako Albatross ontziaren hondoratzearen gertaera azaltzen da. Jeff Bridges, Caroline Goodall, John Savage, Scott Wolf eta Balthazar Getty aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Albatross nerabeentzako itsasontzi-eskola Christopher "Skipper" Sheldon kapitaina (Jeff Bridges) eta Alice Sheldon doktoreak (Caroline Goodall) osatutako senar-emazteek zuzentzen dute. 1961ean senar-emazteek ontziratutako zortzi nerabeei AEBetako kostaldean barna zortzi hilabeteko itsasbidai batetan zehar nabigazioari buruzko ikasgaiak irakatsiko dizkiete, bai eta eskifaikideen artean giza legea izaten ere. Baina itsasoa zakartu eta ekaitz baten bihotzean topatuko dira.
Aktoreak
- Jeff Bridges: Christopher "Skipper" Sheldon
- Caroline Goodall: Alice Sheldon
- John Savage: McCrea
- Scott Wolf: Chuck Gieg
- Jeremy Sisto: Frank Beaumont
- Ryan Phillippe: Gil Martin
- Eric Michael Cole: Dean Preston
- Julio Oscar Mechoso: Girard Pascal
- Balthazar Getty: Tod Johnstone
- Jason Marsden: Shay Jennings
- David Lascher: Robert March
- Ethan Embry: Tracy Lapchick
- David Selby: Francis Beaumont
- Jordan Clarke: Charles Gieg, Sr.
- Željko Ivanek: Sanders kapitaina
- James Rebhorn: Tyler kapitaina
- Jill Larson: Peggy Beaumont
- Lizzy Mackay: Middy Gieg
Kanpo estekak
- White Squall filmaren iragarkia ikusgai. youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)