Vaud kantonamendua (frantsesez eta italieraz Vaud, alemanez Waadt, erromantxeraz Vad) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da, herrialdeko mendebaldean kokatutakoa, Frantziako mugan.
800.000 biztanle inguru dauka, eta hiriburua Lausana da (140.000 biz. inguru). Suitzan hirugarren populatuena da eta laugarren handiena, azalerari dagokionez.
Geografia
Kokapena
Kantonamendu mugakideak Neuchâtel iparraldean, Friburgo eta Berna ekialdea, Valais eta Geneva lakua hegoaldean eta Geneva hego-mendebaldean. Mendebaldean, Auvergne-Rhône-Alpes eta Bourgogne-Franche-Comté eskualde frantziarrak ditu.
Ingurune naturala
Jura mendigunea (La Dôle, 1.677 m) mendebaldean du, Ain, Jura eta Doubs departamendu frantziarretatik banatzen duena. Hego-ekialdean, Bernako Alpeak ditu.
Historia
1536 baino lehen, "Pays de Vaud" lurraldea Savoiako dukerriaren eskuetan zegoen, eta urte hartan Bernak bereganatu zuen. Erreforma protestantea abiatu zuen Pierre Viretek, XVII. mendean.
1798an independentzia lortu zuen Bernatik, eta 1803an bat egin zuen Suitzako konfederazioarekin, Napoleon Bonaparteren agintepean. Sonderbund separatista katolikoen aurka borrokatu eta irabazi zuten 1847an.
Barrutiak
Vaud kantonamendua ondorengo barrutiek osatzen dute:
Hiri nagusiak
Hizkuntzak
Herritarren hizkuntza ofiziala eta nagusia frantsesa da (% 83,7a 2014an). Alemanez % 6,34k eta italieraz % 5,1ek hitz egiten dute. Azkenik, frankoproventzera bertako mintzaira gutxitua da.
