factograf
EU

Under Siege

Key facts

argitaratze-data1992
honako hau dafilm
zuzendariaAndrew Davis
genero artistikoaekintza-film
All data from the card 17
Argitaratze-data
1992
Izenburua
Under Siege
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
ekintza-filma, thrillerra eta piraten filma
Iraupena
98 minutu
Kolorea
koloretakoa
Zuzendaria(k)
Andrew Davis
Gidoigilea(k)
J. F. Lawton (en)
Ekoizlea
Steven SeagalArnon MilchanSteven Reuther (en)
Konpainia ekoizlea
Regency Enterprises (en) StudioCanal
Edizioa
Don Brochu
Musikagilea
Gary Chang
Argazki-zuzendaria
Frank Tidy (en)
Kontakizunaren tokia
Hawaii
Argumentu nagusia
terrorismoa

Under Siege (euskaraz Setiopean), 1992ko Andrew Davis estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza-thriller film bat da. Steven Seagal, Tommy Lee Jones eta Gary Busey aktoreek antzeztu zuten.

Seagalek antzeztutako film arrakastatsuena da, bai etekin ekonomiko nahiz kritikari dagokionez, gainera Soinu edizio onenaren Oscar Saria (John Leveque eta Bruce Stambler) eta Soinu onenaren Oscar Sariaren (Donald O. Mitchell, Frank A. Montaño, Rock Hart eta Scott D. Smith) izendapenak ere jaso zituen.

Arrakasta horri esker Under Siege 2: Dark Territory (1995, Setiopean 2: Lurralde Iluna) jarraipena izan zuen.

Argumentua

Hawaii, Pearl Harbor estatubatuar itsas-base militarra. Casey Ryback (Steven Seagal), SEAL soldadu ohia USS Missouri gerraontzian sukaldari gisa lan egiten du. Ontziko eskifaiak Adams kapitainaren (Patrick O'Neal) agurra ospatzeko festa bat antolatuko du, horretarako William Strannixen (Tommy Lee Jones) musika taldea eta Jordan Tate (Erika Eleniak) playmate modeloa festaren tartatik ezustean atera dadin kontratatu dituzte. Adamsek ez dakiena ezusteko hilkorra izango dela da.

Aktoreak

  • Steven Seagal: Casey Ryback, SEAL soldadu ohia
  • Tommy Lee Jones: William Stranix, CIAko agente ohia
  • Gary Busey: Krill komadantea, Missouriko ofizial soziopata
  • Colm Meaney: Doumer, Strannixen taldeburua
  • Erika Eleniak: Jordan Tate, Playmate modeloa
  • Patrick O'Neal: Adams kapitaina, Missouriko kapitaina
  • Andy Romano: Bates almirantea
  • Dale Dye: Garza kapitaina
  • Nick Mancuso: Tom Breaker, CIAko zuzendaria eta Stranixen buruzagi ohia
  • Damian Chapa: Tackman, Missouriko marinela
  • Troy Evans: Granger, Missouriko ofiziala

Read next

In 37 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article