Txerkessk (errusieraz: Черке́сск) hegoaldeko Errusiako hiria da, Karatxai-Txerkesiako Errepublikaren hiriburua. 2010ean 129.069 biztanle zituen.
Hasieran kosakoek Batalpashinskaya izena eman zioten, Batal Pasha turkiar jeneralaren omenez. 1931 hiri izendatu zutenean, Batalpashinsk (Баталпашинск) izendatu zuten; 1934an Sulimov (Сулимов) eta 1937an Yezhovo-Txerkessk (Ежово-Черкесск) bilakatu zen. 1939an egungo izena hartu zuen.
Kanpo estekak
Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
