factograf
EU
Sign in

Linux sistema eragilearen maskota

Tux

Tux
All data from the card 7
Sortzailea
Larry Ewing (en)
Ageri den obrak
ikusi SuperTuxKart, Tux, of Math Command, SuperTux, TuxTyping (en) , Tux Racer eta Linux
Lan eratorriak
ikusi Freedo (en)
Eponimoa
esmokin
Sexua
gizonezkoa
Egoitza
Mascot Kingdom (en)
Etsaiak
Nolok (en)

Tux Linuxen maskota ofiziala da. 1996an Larry Ewingek sortu zuen, pinguino irrikor bat margotuz. Animalia kernelen sortzailea zen Linus Torvaldsek berak hautatu omen zuen, umea zenean pinguino batek heldu ziolako. Kontatzen den arabera, txikia zenean pinguino batek mokokatu zuen; gainera animalia hauek gustuko ditu. Ez du esanahi konkreturik.

Jatorria

Izenaren jatorria azaltzen duten bi bertsio daude. Lehenengoak iradokitzen du pinguinoek esmokin bat janzten dutela diruditela (ingelesez tuxedo, laburtuta tux). Bigarrenak aldiz Tux osatzen duten letrek, Torvalds Unix-etik datozela.

Tux Linuxen logotipoa aukeratzeko lehiaketa batean diseinatua izan zen. Irudia eratzeko tresnak, sistema eragiletzat Linux zuen ordenagailu bat eta GIMP irudi editorea izan behar ziren, alegia. Aurkeztu ziren hainbat irudi oraindik ikusgarri daude.

Erabilera

Logotipoa nahieran erabili eta aldatu daiteke, Larry Ewing egilea aitortzen den bitartean.

Tux software librearen eta Linuxen irudia bihurtu da; britaniar linuxzale batzuk pinguino bat adoptatu dute Bristoleko zoologikoan. Bere lagun ona baino famatuago da, GNU, ñu baketsu eta lotsatia, GNU proiektua irudikatzen duena.

Bertsioak

Tux gloss efektuarekin
Tux gloss efektuarekin
3D efektuarekin
3D efektuarekin
3D efekturik gabe
3D efekturik gabe
Tux txuri-beltzean
Tux txuri-beltzean
Beste bektore bat
Beste bektore bat
Kristal ikonoen Tux bertsioa
Kristal ikonoen Tux bertsioa
Slackware bertsioa
Slackware bertsioa
TuxGuitar
TuxGuitar
PaX bertsioa
PaX bertsioa
9 images

Testuinguruaren arabera itxuraz aldatu daiteke: adibidez, PaX segurtasun algoritmoa irudikatuz, kasketa, aizkora, ezkutua eta begi gorriak ditu. Linuxeko hainbat jokoen pertsonai nagusia da.

Linux banaketa batzuetan, Tuxek erabiltzailea agurtzen du sistema abiaraztean; prozesadore anitzeko sistemetan, sistema horrek dituen nukleo kopuru Tux agertuko dira. Askok BSDren maskota den Beastie, Tuxen areriorik txarrentzat hartzen dute.

Irudi galeria

Bitxikeriak

Tiumeneko (Errusia) Linux komunitateak Tuxen monumentu bat eraiki dute.

Read next

In 60 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article