factograf
EU
Sign in

ikastaro laburra

Tutorial

Tutorial

Tutoriala jakintza, bereziki praktikoa denean, transmititzeko argitalpen bat da, idatzizkoa, ahozkoa zein ikus-entzunezkoa izan daitekeena. Tutorialaren ezaugarri nagusiena didaktikoa izatea da.

Tutorial baten barruan beste testu tipo batzuk elkartu daitezke. Esate baterako azalpenak egon daitezke, edo iritzi testuak, geroago erakutsi eta irakatsiko dena ikastea zergatik den interesgarri defendatzeko argudio sorta bat.

Normalean tutorial baten corpuseko zati nagusia jarraibide sorta bat izaten da. Alde batetik zerrendatu ohi dira helburuak lortzeko behar diren tresnak eta osagaiak, eta bestetik, helburuak lortzeko behar diren prozedurak, tresna eta osagai horiek behar bezala erabiltzeko.

Askotan tutorialetan publizitatean ohikoak diren baliabideak erabiltzen dira, irakurlearen, ikuslearen edo entzulearen arreta lortzeko eta arreta hori bideratzeko.

Tutorialak Interneten

Ingelesez tutorialak bilaketetan nabarmentzeko "How To" esamoldea erabili ohi da tutorialen izenburuetan, bi hitz horiek tutorial bat iragartzen dute ingelesez. Euskaraz, umoretsu, "How To" hori "Nola Demontre" itzuli egin da inoiz.

Adibideak

Wikipedian eztabaida orrietan idazten diren mezuak nola sinatu erakusten duen tutorial sinplea, irudi bakar bat eta testu sinple bat (Frantsesez) clic pour signer (egin klik sinatzeko). Testuinguru egokian, besterik behar ez duen tutoriala

Tutorial klasiko bat. Tesua + irudiak, publizitatean erabiltzen diren teknika batzuen laguntzarekin testua ulerterraza eta erakargarri bihurtzeko.
Tutorial klasiko bat. Tesua + irudiak, publizitatean erabiltzen diren teknika batzuen laguntzarekin testua ulerterraza eta erakargarri bihurtzeko.
2 images
Laguntza:Tutoriala

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 24 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article