factograf
EU
Sign in

Tus

Tus

Key facts

itsas mailaren gainetiko altuera1.002m
honako hau daantzinako hiri, kultura ondasun
estatu burujabeIran
hizkuntza ofizialapersiera
All data from the card 6
Herrialdea
Iran
Probintzia
Razavi Khorasan
Izen ofiziala
طوس
Koordenatuak
36°29′10″N 59°31′03″E / 36.4861°N 59.5176°E
Altitudea
1.002 m
Hizkuntza ofiziala
persiera

Tus (persieraz توس edo طوس), antzinako denboretan Susia (antzinako grezieraz: Σούσια), Irango Razavi Khorasan probintzian, Mashhadetik 25 km ipar-mendebaldera, dagoen antzinako hiria da.

Persiar testu mitologiko batzuek diotenez, hiria Iamshid, Xahname liburuan jasota dagoenez laugarren errege handiak sortu zuen eta, suntsitua izan ondoren, Tus heroia, Nowzarren semea eta Manuchehrren biloba, izan zen berreraiki zuena. Heroi honengandik hartzen du bere izena.

Zetaren Bideko hiri garrantzitsua izan zen, Mashhadek ordezkatu zuen arte. K.a. 330ean Alexandro Handiak konkistatu zuen.

Al-Ghazali (1058-1111), islamiar teologo eta filosofo handia, bertan jaio eta hil zen

Toki turistikoak

Tuseko toki turistiko nagusienak, persiar olerkari garrantzitsuenetako bat izan zen Ferdowsiren mausoleoa, eta Tuseko gotorlekuko (Arg e Tus) hondakinak dira, azken hauek sasanidar garaikoak.

Read next

In 42 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article