factograf
EU
Sign in

Tulkarem

Tulkarem

Key facts

biztanleria92.272
azalera32,61km²
honako hau dahiri handi
estatu burujabePalestina
sorrera data3000 BC
itsas mailaren gainetiko altuera127m
gobernuburuaNasr Foqha
kontinenteaAsia
honako erakunde administratiboan dagoTulkaremgo Gobernazioa
dibisaShekel berri
All data from the card 15
Alkatea
Nasr Foqha
Izen ofiziala
طولكرمTulkarm
Jatorrizko izena
طولكرم
Posta kodea
P300-P309
Koordenatuak
32°18′40″N 35°01′51″E / 32.3111°N 35.0308°E
Azalera
32,61 km²
Altitudea
127 m
Mugakideak
Far'un (en) , Kafr al-Labad (en) , Anabta (en) , Al-Jarushiya (en) , Nitzanei Oz (en) , Taibe (en) , Qalansawe (en) , Bat Hefer (en) , Izbat Shufa (en) , Deir al-Ghusun (en) eta Sha'ar Efraim (en)
Biztanleria
92.272 (2025)
Dentsitatea
2.830 bizt/km²
Sorrera
K.a. 3000
Telefono aurrizkia
09
Hiri senidetuak
Meknes, Montpellier, Sena Saint-Denis, Marne Harana, Konya, Toscana eta Sesto Fiorentino
Matrikula
B
Hizkuntza ofiziala
arabiera

Tulkarem (arabieraz: طولكرم‎, Ṭūlkarm; hebreeraz: טול כרם‎) Zisjordaniako hiria da. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, 2017an 64.532 biztanle zituen. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da. Mendebaldean Netanya israeldar hiria eta ekialdean Nablus eta Jenin palestinarrak ditu.

Klima

    Datu klimatikoak (Tulkarem)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.0 17.5 19.6 23.9 24.2 28.3 29.0 30.0 27.9 26.0 23.0 19.2 22.76
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.9 8.7 10.5 13.6 17.2 20.6 23.0 23.6 20.7 18.5 14.1 10.9 15.54
Pilatutako prezipitazioa (mm) 124.9 92.2 52.8 23.6 2.7 2.8 2.2 0.7 1.2 28.0 77.4 135.5 538.3
Prezipitazio egunak (≥) 13.9 11.7 8.6 3.6 1.4 3.2 2.0 0.7 0.8 3.9 8.0 11.8 63.7
Iturria: Israelgo Meteorologia Agentzia

Demografia

Britainiar Mandatuko agintariek antolatutako 1922ko Palestinako zentsuaren arabera, Tulkaremek 3.350 biztanle zituen: 3.109 musulman, 208 kristau, 23 judu, 7 samariar, bahá'í bat eta druzo bat. 1931ko zentsuaren garaian, 4.827 biztanle zituen: 4.540 musulman, 255 kristau, 18 judu, 6 samariar eta druzo bat.

1967ko zentsuan, Tulkarem hiriak 10.255 biztanle zituen, eta aldiriak 5.020: Dhinnaba 1.342, Irtah 925, Shuweikah 2.332 eta Khirbet Jarrad 128, guztira 20.002. Biztanle gehienak musulmanak ziren, 103 kristauko komunitatea bazen ere.

Palestinako Estatistika Bulego Zentralak 1997an egindako lehen zentsuan, Tulkaremek 33.921 biztanle zituen eta iheslarien esparruak 5.884 biztanle. Palestinako iheslariak hiriko biztanleen %31,4 eta kanpamenduko biztanleen % 94 ziren. Biztanleen % 50.7 gizonezkoak ziren eta % 49.3 emakumezkoak. Erdia baino gehiago (% 52,2) 20 urtetik beherakoa zen, % 44,5 20 eta 64 urte bitartekoa eta % 4,1 64 urtetik gorakoa.

2007ko Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren zentsuan Tulkarem hiriak 51.300 biztanle zituen, eta iheslarien esparruak 10.641. % 50,3 gizonezkoak ziren eta % 49,7 emakumezkoak.

Gaur egun ia biztanle guztiak musulmanak dira. 1967an Israelek hiria okupatu aurretik, 1.000 kristau inguru Tulkaremen bizi ziren, baina gutxi gorabehera komunitatearen erdiak emigratu zuen gerraren ostean, eta gainerako kristau gehienak geroago emigratu zuten. Bi familia kristauek Tulkaremen bizitzen jarraitzen dute, familia zabal bereko parte direnak. San Jurgiri eskainitako eliza ortodoxo bat dago hirian.

Urtea Mota Biztanleria
1548 Zentsua 1.040
1596 Zentsua 968
1860 hamarkada Kalkulatua 1.000
1922 Zentsua 3.350
1931 Zentsua 4.540
1945 Zentsua 8.090
1961 Zentsua 11.401
1967 Zentsua 20.002
1997 Zentsua 39.805
2007 Zentsua 61.941
2017 Zentsua 64.532

Ekonomia

1948ko gerra baino lehen, nekazaritza sektorea garrantzitsua zen Tulkaremen. Alea, oliba eta fruituak, batez ere angurriak, ziren inguruko lurretan lantzen ziren nekazaritza-produktu nagusiak.

Alkateak

  • Saleh Ahmed Awad (1886-1897)
  • Ahmed Mustafa Abu Al-Rub (1897-1901)
  • Muhammad Al-Baraka (1901-1905)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1905-1909)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1909-1911)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1911-1913)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1913-1920)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1920-1927)
  • Abdul Rahman Al-Haj Ibrahim (1927-1938)
  • Hashem Al-Jayousi (1939-1948)
  • Salah al-Din Salah (1951-1952)
  • Falah Abdel Fattah Hanoun (1952)
  • Salah al-Din Salah (1952-1955)
  • Salah al-Din Salah (1955-1957)
  • Mohamed Kamal Al-Jayousi (1959-1962)
  • Helmi Hannoun (1962)
  • Helmi Hannoun (1962-1972)
  • Helmi Hannoun (1972-1976)
  • Helmi Hannoun (1976-1998)
  • Saber Ahmed Arif Yaqoub (1998-2000)
  • Mahmoud Ahmed Fayeq Al-Jallad (2000-2008)
  • Walid Abu Muwais (2008-2009)
  • Ahmed Abdel Razzaq Al-Salman (2009)
  • Iyad Al-Jallad (2009-2012)
  • Iyad Al-Jallad (2012-2016)
  • Farid Jamil Mahmoud Akl (2016-2017)
  • Muhammad Yaqoub Muhammad Yaqoub (2017-2022)
  • Riyad Awad (2022 - gaur egun)

Tulkaremdar ezagunak

  • Abdul-Ghani Al-Karmi (1906-1974), politikaria
  • Abu Salma (1909-1980), poeta
  • Akram Al-Ashqar (j. 1982), zinema zuzendaria
  • Ameen Nayfeh (j. 1988), zinema zuzendaria
  • Bassam Lotfi (1940-2022), aktorea
  • Ekrem Akurgal (1911-2002), arkeologoa
  • Georgette Rizk (1925-2018), ekintzailea
  • Hasan Karmi (1905-2007), hizkuntzalaria
  • Khaled Abu Toameh (j. 1963), kazetaria
  • Mahmoud Al-Karmi (1889-1939), idazlea
  • Mar'i al-Karmi (1580-1624), teologoa
  • Rania Jordaniakoa (j. 1970), erregina
  • Sanaa Alsarghali (j. 1987), irakaslea
  • Zuhair Al-Karmi (1921-2009), kazetaria.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala


Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 42 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article