factograf
EU
Sign in

Tubular Bells

Key facts

argitaratze-data1973(e)ko maiatzaren 25(a)
honako hau daalbum
interpretatzaileaMike Oldfield
genero artistikoaRock progresibo
All data from the card 10
Egilea(k)
Mike Oldfield
Argitaratze-data
1973
Izenburua
Tubular Bells
Ekoizpen lekua
Erresuma Batua
Genero artistikoa
Rock progresiboa
Hizkuntza
ingelesa eta hizkuntza edukirik gabea
Iraupena
48:57 minutu
Diskoetxea
Virgin Records
Honen parte da
Mike Oldfield's albums in chronological order (en)
Ekoizlea
Tom Newman (en)

Tubular Bells (euskaraz Kanpai tubularrak) 1973ko Mike Oldfield (Reading, Ingalaterra, 1953) britainiar musikariaren abesti bat da. Izan ere, musikari horrek soilik 20 urte zituela kaleratutako lehenbiziko musika-lana izan zen. Gerora, musikariak berak lan horren hainbat bertsio kaleratu izan ditu.

Kantaren piano-solo zirraragarria 1973ko The Exorcist filmeko soinu bandaren zati eta filmaren beraren doinu ospetsua bilakatu zen.

Tubular Bells Mike Oldfielden bakarkako lehenengo diskoa izan zen, baina musikariak ordurako ibilbide sendoa egina zuen musika munduan. Hamabost urte besterik ez zituela, The Sallyangie folk taldea sortu zuen arreba Sallyrekin, eta disko bat grabatu zuten elkarrekin halaber: Children of the Sun (1969). Gainera, Kevin Ayersek (Soft Machine) bere bakarkako proiektua laguntzeko sortutako The Whole World taldeko partaide ere izan zen bi diskotan: Shooting at the Moon (1970) eta Whatevershebringswesing (1971).

Oraindik ere Oldfielden lanik goraipatuena da, eta behin baino gehiagotan jo du harengana. 1992an Tubular Bells II argitaratu zuen, eta gerora iritsi ziren Tubular Bells III (1998) eta Tubular Bells 2003 (2003) lanak.

Konposizioen zerrenda

1973ko jatorrizko edizioa

Alde bat

  • «Tubular Bells, Part One» – 25:58

Bi aldea

  • «Tubular Bells, Part Two» – 23:20

Deluxe edizioa (2009)

Edizio horretan, jatorrizko diskoarekin batera beste bi konposizio eta mix berri bat jaso ziren.

  • «Tubular Bells (Part One)» (2009 stereo mix) – 25:58
  • «Tubular Bells (Part Two)» (2009 stereo mix) – 23:20
  • «Mike Oldfield's Single» – 3:53
  • «Sailor's Hornpipe» (Vivian Stanshall version) – 2:48

«The Sailor's Hornpipe» Olfieldek konposatutako musika tradizionalaren moldaketa da.

Kanpo estekak

  • Tubular Bells abestia entzungai
  • [1]
  • (Ingelesez):Albuma Discogs webgunean.

Read next

In 32 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article