factograf
EU
Sign in

politikari, Erresuma Batua

Tony Abbott

Tony Abbott

Key facts

jaiotza data1957(e)ko azaroaren 4(a)
jarduerapolitikari
ezkontideaMargie Abbott
karguaAustraliako Lehen Ministroa
All data from the card 14
Jaiotza
General Lying-In Hospital (en) , 1957ko azaroaren 4a (68 urte)
Herrialdea
Australia Erresuma Batua 1993ko urriaren 12a)
Ezkontidea(k)
Margie Abbott (1988ko irailaren 24a -
Haurrideak
ikusi Christine Forster (en)
Heziketa
St John's College (en) Sydney Law School (en) Sydneyko Unibertsitatea St Patrick's Seminary (en) The Queen's College University of Sydney Business School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
politikaria
Lateralitatea
ezkerra
Lantokia(k)
Canberra
Enplegatzailea(k)
The Bulletin (en) (1986 - 1988)
Lan nabarmenak
ikusi Battlelines (en)
Jasotako sariak
ikusi Centenary Medal (2001eko urtarrilaren 1a) Rhodes Scholarship (1981) Companion of the Order of Australia (2020ko ekainaren 7a) Grand Cordon of the Order of the Rising Sun (2022ko apirilaren 29a)
Erlijioa
katolizismoa
Alderdi politikoa
Liberal Party of Australia (en)

Anthony John "Tony" Abbott (Londres, 1957ko azaroaren 4a) australiar politikaria da. Australiako lehen ministroa izan zen 2013tik 2015era.

Londresen jaio zen, aita britainiarra eta ama australiarra zituen, eta Australian bizi izan zen bi urte zituenetik. Ekonomia eta zuzenbidea ikasi zituen Sydneyko Unibertsitatean eta Oxfordeko Unibertsitatean ikasketak zabaldu zituen. Apaiztegi katoliko batean egonaldi labur bat egin ondoren, kazetari eta aholkulari politiko lanetan aritu zen.

Alderdi Liberaleko kidea eta monarkiaren aldekoa, diputatu hautatu zuten 1994an. Enplegu ministroa eta Osasun ministroa izan zen John Howarden gobernuetan.

2009an Alderdi Liberaleko buru bihurtu zen eta 2013ko hauteskundeak irabazi ondoren lehen ministro izendatu zuten. Defizit fiskala kontrolatzen saiatu zen eta merkataritza askeko akordioak sinatu zituen. Australiaren inplikazio militarrari eutsi zion Ekialde Hurbilean eta Errusiari aurre egin zion Errusiak Ukrainan hegazkin bat bota zuelako. Australiako Konstituzioan aborigenen eskubideak aitortzearen alde agertu zen.

2015ean, Malcolm Turnbullek garaitu egin zuen Alderdi Liberaleko buruzagitzarako bozketa batean, eta Abbottek lehen ministro kargua utzi behar izan zuen.

Lanak

  • Abbott, Tony (1995). The Minimal Monarchy: and why it still makes sense for Australia. Kent Town South Australia: Wakefield Press. ISBN 1-86254-358-5.
  • Abbott, Tony (1997). How to Win the Constitutional War: and give both sides what they want. Kent Town South Australia: Wakefield Press. ISBN 1-86254-433-6.
  • Abbott, Tony (2009). Battlelines. Carlton Victoria Australia: Melbourne University Press. ISBN 978-0-522-85606-4.
  • Abbott, Tony (2012). A Strong Australia. Liberal Party of Australia. ISBN 978-0-646-59033-2.

Read next

In 74 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article