factograf
EU

Tomi Ungerer

Tomi Ungerer

Key facts

jaiotza data1931(e)ko azaroaren 28(a)
heriotza data2019(e)ko otsailaren 9(a)
jardueraidazle, ilustratzaile, posta zigilu diseinatzaile
jaiolekuaEstrasburgo
heriotza lekuaCork
jasotako sariaOhorezko Legioko zalduna
All data from the card 13
Jaiotza
Estrasburgo, 1931ko azaroaren 28a
Herrialdea
Frantzia Irlandako Errepublika
Lehen hizkuntza
frantsesa
Heriotza
Cork, 2019ko otsailaren 9a (87 urte)
Hobiratze lekua
Cimetière Saint-Gall de Strasbourg (en)
Aita
Charles Ungerer, Théodore Ungerer
Heziketa
École supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en)
Hizkuntzak
frantsesaingelesaalemanaAlsaziera
Jarduerak
idazlea, ilustratzailea, posta zigilu diseinatzailea, haur literaturaren idazlea, argazkilaria, karikaturagilea, artista grafikoa, diseinatzailea, umorista grafikoa, picture book writer (en) , eskultorea eta musikaria
Lantokia(k)
New YorkCork eta Estrasburgo
Lan nabarmenak
ikusi Flat Stanley (en)
Ezizena(k)
Tomi
Genero artistikoa
haur literaturaLiteratura erotikoa

Jean-Thomas Ungerer (Estrasburgo, Frantzia, 1931ko azaroaren 28a - Cork, Irlanda, 2019ko otsailaren 9a) frantziar marrazkilari eta ilustratzailea izan zen.

Ungererer bere haurtzaroaren zati handi bat Alsazian bizi izan zen, Alemania Naziari lotuta. Izan ere, Estrasburgo Frantzia eta Alemaniaren mugan dagoen herri bat da.

Tomik lau urte zituela bere aita hil zen, horregatik aiton-amonen etxera joan zen bizitzera. 1953. urtera arte bizi izan zen bertan eta aitarengandik jasotako liburutegiak literaturarekiko maitasuna sustatu zuen Tony Ungererrengan.

Bere haurtzaroa ere gerrak markatu zuen, eta gertaera horiek jakin-minez eta harriduraz bizi izan zituen, arriskuaren benetako zentzurik izan gabe. Lehen marrazki haietan, freskotasunez beterik, behaketaren zentzu goiztiarra erakusten zuen, bereziki Alemaniako armadaren karikaturetan. Garai hartako oroitzapenek gerraren eta faxismoarekiko ukapena eta gaitzezpena eragin zioten. Horregatik, bere lehen marrazkiek, gerraren eta faxismoaren aurkako arbuioa islatzen zuten.

1956an New Yorkera emigratu zuen, eta han arrakasta handia izan zuen haurren liburuak idazten. The Mellops Go Flying izan zen haurrentzat idatzi zuen lehen liburua eta ordutik aurrera bere marrazkiak The New Yorker, Esquire, Life Show edo Fortune bezalako hedabide garrantzitsuetan argitaratzen hasi ziren.

60ko hamarkadan bere ibilbidearen gailurrean zegoela, Ungererrek bere obretan gizarte amerikarraren hipokrisiaren aurkako bere erreakzioa islatu zuen. Emaztearekin Kanadako etxalde batera joan zen bizitzera.

Ondoren, 70 hamarkadan Irlandara joan ziren bizitzera bere hiru seme-alabekin. 1975ean Estrasburgoko Arte Modernoetako Museoak bere marrazkien erakusketa bat antolatu zuen. Gainera, Alsaziarekin harremanak estutzen jarraitu zuen, eta bere jostailu mekanikoen bilduma eta lan gehienak Estrasburgora eman zituen. Horrela, bere obraei eskainitako museo bat sortzen dute.

Tony Ungererren ekoizpena 30.000 eta 40.000 marrazki, eta berak ilustratutako 120 liburu baino gehiagokoa da. 30 hizkuntzatara itzuliak eta sorkuntza artistikoko 40 urte betetzen dituztenak, eta teknika, estilo eta produktu ugari jorratzen dituztenak, hala nola: haurrentzako eta helduentzako liburuak, kartoonak, posterrak, publizitateak, etab.

Sortzaile gisa egindako lanagatik sari asko ditu, horien artean The Society of Illustrator 's Gold Medal eta, 1998an, IBBYko sail frantsesean ilustratzaile bezala izendatua, Hans Christian Andersen saria lortu zuen Hiru bidelapurrengatik eta beste hainbat lanengatik. Marrazkilaria eta idazlea ez ezik, kausa humanitarioetan ere murgildu zen.

Erreferentziak

  • https://www.imaginaria.com.ar/01/4/ungerer.htm
  • https://www.tomiungerer.com/
  • https://www.musees.strasbourg.eu/musee-tomi-ungerer

Kanpo estekak

  • https://web.archive.org/web/20200323135028/https://www.bibliotecaspublicas.es/civican/publicaciones/premios_andersen.pdf

Read next

In 28 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article