factograf
EU

Tigerland

Key facts

argitaratze-data2000
honako hau dafilm
zuzendariaJoel Schumacher
genero artistikoagerra-film
All data from the card 16
Argitaratze-data
2000
Izenburua
Tigerland
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
gerra-filma eta film dramatikoa
Iraupena
97 minutu
Kolorea
koloretakoa
Zuzendaria(k)
Joel Schumacher
Ekoizlea
Arnon Milchan
Konpainia ekoizlea
Regency Enterprises (en)
Edizioa
Mark Stevens
Musikagilea
Nathan Larson
Argazki-zuzendaria
Matthew Libatique
Kontakizunaren tokia
Louisiana
Argumentu nagusia
Vietnamgo gerra

Tigerland, 2000ko Joel Schumacher estatubatuarrak zuzendutako gerra film bat da. Colin Farrell, Matthew Davis, Shea Whigham, Clifton Collins Jr., Thomas Guiry eta Cole Hauser aktoreek antzeztu zuten.

Izenburuak 1960ko hamarkadaren erdialdetik 1970eko hamarkadaren hasierararte Louisianako Fort Polk instalakuntzetan zegoen AEBetako Armadaren entrenamendu zelaiari aipu egiten dio.

Argumentua

1971lp iraila, Louisiana. Soldadu pelotoi bat Vietnamgo Gerrara borrokatzera joan aurretik Tigerland entrenamendu zelaira iritsi berri da. Jim Paxton (Matthew Davis) gaztea gerra hartaz liburu bat idaztea ahalbideratuko dion eskarmentua jaso asmoz dator. Vietnamen Roland Bozz (Colin Farrell) soldaduaren lagun egingo da, arazo guztietan sartzeko ezaugarri eztabaidagarria duen texastar gaztea.

Aktoreak

  • Colin Farrell: Roland Bozz soldadu arrunta
  • Matthew Davis: Jim Paxton soldadu arrunta
  • Clifton Collins Jr.: Miter soldadu arrunta
  • Shea Whigham: Wilson soldadu arrunta
  • Cole Hauser: Cota sarjentua
  • Tom Guiry: Cantwell soldadu arrunta
  • Neil Brown Jr.: Jamoa Kearns soldadu arrunta
  • Tory Kittles: Ryan soldadu arrunta
  • Nick Searcy: Saunders kapitaina
  • Afemo Omilami: Ezra Landers sarjentua
  • Matt Gerald: Eveland sarjentua
  • Michael Shannon: Filmore sarjentua
  • James Macdonald: Thomas
  • Arian Ash: Sheri

Read next

In 25 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article