Tibetera Erdialdeko Asian mintzatzen den hizkuntza da, sino-tibetar familiakoa. Tibeten bertan bizi dira hiztun gehienak, baina hizkuntzaren aldaerak daude Kaxmir eskualdean, Baltistan eta Ladakh herrialdeetan.
Lau dialekto nagusi ditu eta Tibeteko hiriburu Lhasakoa edo erdialdeko tibetera nagusia da. Indiar jatorriko idazkera sistema erabiltzen dute tibetarrek VII. mendetik aurrera. XIII. mendea arte, budismoaren testu sanskritoetatik eginiko itzulpenak izan ziren tibetar testu bakarrak. XIII. mendean osatu zen tibetar budisten kanon ofiziala eta mende horretan hasi ziren budismo testu ortodoxo berriak tibeteraz idazten: erlijio historiak, biografiak, dramak, eskuliburuak eta iruzkin liburuak: da erlijio budistako herrien artean, literatura oparoena dutenetako bat da. Rgyal-po Ge-sar dgra-´dul gyi rtogs-pa brjod-pa (Gesar Errege eta Etsaien Suntsitzailearen ekintza handiak) poema epikotik kanpora, Tibeteko literatura laikoak ez du aparteko garrantzirik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
