factograf
EU
Sign in

Tiber

Tiber

Key facts

honako hau daibai
estatu burujabeItalia
honako iturriak deskribatzen duРеальный словарь классических древностей по Любкеру
All data from the card 8
Mota
ibaia
Luzera
405 km
Koordenatuak
43°47′13″N 12°04′40″E / 43.78692°N 12.07767°E
Ibaiadarrak
ikusi ChiascioNera (en) Aniene (en) Cremera (en) Paglia (en) Allia (en) Treja (en) Almone (en) Q3625623 Farfa (en) Magliana (en) Nestore (en) Q25300635 Naia (en)
Arroaren azalera
17.375 km²
Ur-emaria
239 m³/s
Lakuak
Lago di Corbara (en)
Bokalea()
Tirreniar itsasoa

Tiber (Tevere italieraz; Tiberis latinez) Italiar penintsulako ibaia da. 405 km luze da eta Italiako bigarren ibairik luzeena da, Poren ondotik. Sorburua Apeninoetan du, Fumaiolo mendian, Toskanan. Ondoren Umbria eta Lazioko eskualdeak zeharkatzen ditu Peruggia eta Erromatik pasatuz. Ibaia Ostia hiri zaharrean bi itsasadarretan banatzen da, Isola Sacra (hegoaldean) eta Fiumicino eta bi horiek Tirreniar itsasoan itsasoratzen dira.

Tiber ibaiaren ur-emaria guztiz irregularra da eta Erromako auzo batzuetan uholdeak gertatzen ziren, ibilgua kanalizatu zuten arte.

Historia

Ontziz ibiltzeko egokia sekula izan ez bada ere, dokumentuek argi uzten dute, K.a. VIII. mendean Erroma haren ertzean sortu zenean, eskualdeko merkataritzako garraiobide garrantzitsua zela. Inperioaren garaian Tiberrez baliatzen ziren Ostia Anticako portutik (bokalean) hiriko laboreak, ardoak eta olioak garraiatzeko. Ibaiaren ohean metaturiko sedimentuak, ordea, nabigaziorako oztopo bihurtu ziren Erdi Aroan zehar. XXVIII. eta XIX. mendeetan ibaiaren hondoa garbitzeko saioak egin zituzten, ontziz ibil ahal izateko, baina XX. mendean utzi zituzten lanak.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 101 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article