factograf
EU
Sign in

Thomas Chatterton

Thomas Chatterton

Key facts

jaiotza data1752(e)ko azaroaren 20(a)
heriotza data1770(e)ko abuztuaren 24(a)
jardueraolerkari, idazle
heriotza lekuaLondres
All data from the card 10
Jaiotza
Chatterton's House (en) eta Bristol, 1752ko azaroaren 20a
Herrialdea
Britainia Handiko Erresuma
Heriotza
Londres eta Londres (Argentina), 1770eko abuztuaren 24a (17 urte)
Hobiratze lekua
St Mary the Virgin Churchyard (en)
Heriotza modua
suizidioa: intoxikazioa
Aita
Thomas Chatterton
Heziketa
Collegiate School (en)
Hizkuntzak
ingelesa
Jarduerak
olerkaria eta idazlea
Izengoitia(k)
Thomas Rowley eta Decimus

Thomas Chatterton (Bristol, 1752ko azaroaren 20a - Londres, 1770ko abuztuaren 24a) ingeles poeta izan zen. Haurtzaroko ametsek eta Bristolgo katedralaren xarma ezkutuak, XIV. mendeko idazle bat asmatzera, Thomas Rowley, eta, haren izenean, kutsu zaharreko poemak idaztera bultzatu zuten (Thomas Rowleyren poemak, 1777an argitara emanak). Poeta zahar asmatuaren iruzur hori ez zen 1875era arte argituko. 1770. urtean, Londresa joan zen idaztetik bizitzeko asmoz, baina inolako laguntzarik ez baitzuen jaso, bere buruaz beste egin zuen, hemezortzi urte zituela, artsenikoa hartuz. Poeta madarikatuen sinboloa izan zen erromantizismoaren garaian (Vigny, Chatterton). Poema batzuk oso ospetsu bihurtu ziren (Karitatearen Balada, Samariar Onaren parabolaren moldapena).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Read next

In 34 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article