factograf
EU

The Smashing Pumpkins

The Smashing Pumpkins

Key facts

sorrera data1988
honako hau darock talde
genero artistikoarock alternatibo
All data from the card 4
Jatorria
Chicago
Musika mota
rock alternatiboa
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)
1988
Diskoetxea(k)
Caroline Records (en) Virgin Records

The Smashing Pumpkins edo Smashing Pumpkins (izen hori baitzuten 1995 arte) Chicagon 1988an sortutako alternative rock talde bat da. Barneko aldaketak gorabehera, ibilbide gehienean zehar, taldekideak hauexek izan dira: Billy Corgan (ahotsa eta gitarra), James Iha (gitarra eta ahotsa), D'arcy Wretzky (baxua eta bigarren ahotsa) eta Jimmy Chamberlin (bateria).

Punkak soilik ez die eraginik egin: haien estiloa gitarraren soinu trinko eta astunean oinarritzen da, gothic rock, heavy metal, dream pop, psychedelic rock, progressive rockaren eraginpean.

Mundu osoan 40 milioi disko baino gehiago salduta, 1990eko hamarkadako talderik arrakastatsuenetakoa izan zen, bai kritika, bai salmenten aldetik. Azken urteetan, halere, barneko ika mikek nahiz salmenten beherakadak taldea desegitera eraman zuten. 2006ko apirilean, taldeak berriro batzekoa eta disko berria grabatzekoa zela ofizialki iragarri zuen, Billy Corganek eta Jimmy Chamberlin egiaztatuzutenez.

Diskografia

Data Albuma Diskoetxea
1991ko maiatzaren 28 Gish Caroline Records
1993ko uztailaren 27 Siamese Dream Virgin Records
1995eko urriaren 24 Mellon Collie and the Infinite Sadness Virgin Records
1998ko ekainaren 2 Adore Virgin Records
2000ko otsailaren 29 MACHINA/The Machines of God Virgin Records
2000ko irailaren 5 MACHINA II/The Friends & Enemies of Modern Music Constantinople Records
2007 Zeitgeist
2009 Teargarden by Kaleidyscope
2012 Oceania
2014 Monuments To An Elegy
2015-2016 Day For Night
2018 Shiny and Oh So Bright, Vol. 1 / LP: No Past. No Future. No Sun.
2020 Cyr
2023 Atum: A Rock Opera in Three Acts
2024 Aghori Mhori Mei

Read next

In 58 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article