The Quick and the Dead 1995ean filmaturiko ez ohiko spaghetti western bat da, Sam Raimik zuzendutakoa. Protagonistetako batzuk Sharon Stone, Gene Hackmann, Russell Crowe eta Leonardo DiCaprio dira. Gidoia Simon Moorek idatzi zuen.
Istorioa
Oharra: Atal honek istorioren parte bat azaltzen du.
Kanpotar misteriotsu eta eder bat, Ellen (Sharon Stone), Mendebalde Urrun amerikarreko hiri txiki batean agertu da eta lehiaketa arriskutsu batean parte-hartzeko izena eman du. Lehiaketa horretan, alde guztietako pistolariek euren biziak arriskuan jartzen dituzte, ospea eta aberastasuna lortzeagatik. Ellenek lehiaketa horretan parte hartzeko dituen arrazoiak haratago doaz... John Herodez (Gene Hackman) mendekatu nahi du, hirian nagusi den eskrupulurik gabeko gizon anbiziotsu bat, urte batzuk lehenago bere familiari egin zion zerbaitengatik.
Aktoreak
- Sharon Stone
- Gene Hackman
- Russell Crowe
- Leonardo DiCaprio
- Tobin Bell
- Raynor Scheine
- Roberts Blossom
- Kevin Conway
- Keith David
- Lance Henriksen
- Pat Hingle
- Mark Boone Junior
- Gary Sinise
- Olivia Burnette
- Jerry Swindall
- Fay Masterson