factograf
EU

The Crying Game

Key facts

argitaratze-data1992(e)ko irailaren 2(a)
honako hau dafilm
zuzendariaNeil Jordan
genero artistikoafilm dramatiko
All data from the card 19
Argitaratze-data
1992
Izenburua
The Crying Game
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Jatorrizko herrialdea
Erresuma Batua, Japonia eta Irlandako Errepublika
Banatze bidea
eskatu ahalako bideo
Genero artistikoa
film dramatikoa, film erromantikoa, psychological thriller film (en) , krimenezko filma, transgender film (en) , political thriller film (en) eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena
107 minutu
Kolorea
koloretakoa
Grabazio lekua(k)
Londres eta 1 and 3, Fournier Street E1 (en)
Zuzendaria(k)
Neil Jordan
Gidoigilea(k)
Neil Jordan
Ekoizlea
Stephen WoolleyNik Powell
Konpainia ekoizlea
Film4 Productions
Ekoizle eragilea
Nick Powell
Edizioa
Kant Pan (en)
Musikagilea
Anne Dudley
Argazki-zuzendaria
Ian Wilson
Kontakizunaren tokia
Londres eta Ipar Irlanda
Argumentu nagusia
Ipar Irlandako gatazka eta Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a

The Crying Game (euskaraz "Negar Jokoa") Neil Jordan irlandar zinema zuzendariaren film bat da, 1992koa. Filmeko aktore nagusiak Stephen Rea, Miranda Richardson, Jaye Davidson eta Forest Whitaker dira.

1992ko irailaren 2an Veneziako Mostran estreinatu zen. Oscar Sarietarako bederatzi izendapen eman zizkioten, eta sari horietako bat irabazi zuen.

Argumentua

Ipar Irlanda. Fergus (Stephen Rea) IRAko bolondres bat da eta Jude eta Maguire (Miranda Richardson eta Adrian Dunbar) irakideekin batera Jody (Forest Whitaker) izeneko britainiar gudarosteko gudari baten bahiketan parte hartzen du. Hura zaintzen daudela, Fergus presoarekin adiskidetu eta hura hilko balitz, bere neskalagunarengana joan eta ongi dagoela ikusiko duelako zina egingo dio. Jody erreskatatzera zihoazen britainiar gudariek ustekabean autoz jo eta hil ostean, Fergusek Londresera ihes egin eta Jody zenaren Dil neskalaguna (Jaye Davidson) joan ohi den ileapaindegira zuzenduko da, neskalaguna tabernetan noizbehinkako abeslaria delarik.

Fergusek Dil misteriotsu eta errakargarriarekin adiskidetasuna trabatuko du, azkenean maitemindu egiten direlarik. Dilen sekretua argitara atera, Jude agertu eta Fergusek nahi eta nahi ez bere antzinako IRAko kidearen errola berreskuratzen duenean istoriak ezusteko jira-birak izango ditu.

Aktoreak

Kanpo estekak

  • The Crying Game filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
  • The Crying Game filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
  • The Crying Game filmaren webgunea (Ingelesez)


Read next

In 37 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article