TensorFlow kode irekiko software-liburutegi bat da, ikaskuntza sakon eta automatikoaren arlokoa.
Sistema horrek aukera ematen du, entrenamenduko datu-multzo batetik abiatuta, ereduak eta korrelazioak hautemateko eta deszifratzeko, giza ikaskuntzaren eta arrazonamenduaren antzera (ez modu berean). Sortutako datuak baliozkotze-datu multzo batekin kontrastatuz egiten da ikaskuntza, lortu nahi den ikaskuntza-mota konfiguratzen duten hiperparametroak kontuan hartuta.
Google Brain taldeak garatu zuen TensorFlow, eta Apache 2.0 lizentziapean dago. Hasierako bertsioa 2015eko azaroaren 9koa da.
Ezaugarriak
- Azken bertsioa eskugarri dago.
- TensorFlow-k prozesatze-algoritmoak eskaintzen ditu matrize edo tenkagailuen (tensors) gainean.
- Teknologia hauek onartzen ditu: OpenCL (aurreikusia), CUDA, Deribazio automatikoa, CNN, RBM, DBN. (Ez du OpenMP onartzen)
- Tenkagailuak prozesatzeko unitate (TPU) izeneko zirkuitu integratu bereziak sortu zituen Googlek, TensorFlow sistemari berariaz egokituak.