factograf
EU

Syngman Rhee

Syngman Rhee
All data from the card 17
Jaiotzako izen-deiturak
이승룡
Jaiotza
Pyongsan County (en) eta 해주, 1875eko martxoaren 26a
Herrialdea
Joseon Provisional Government of the Republic of Korea Koreako Inperioa Hego Korea
Heriotza
Honolulu, 1965eko uztailaren 19a (90 urte)
Hobiratze lekua
Seoul National Cemetery (en)
Heriotza modua
berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Aita
Lee Kyung-sun
Ezkontidea(k)
Park Seung-seon (en) (1890 - 1910)Franziska Donner (1934 - 1965eko uztailaren 19a)
Seme-alabak
ikusi Rhee Insoo (en)
Heziketa
George Washington University Harvard Unibertsitatea Princetongo Unibertsitatea
Hizkuntzak
koreeraingelesa
Jarduerak
politikaria, kazetaria eta idazlea
Jasotako sariak
ikusi Grand Order of Mugunghwa Order of Merit for National Foundation Order of Civil Merit Order of Merit of the Federal Republic of Germany Order of Sikatuna
Parte hartutako gatazkak
Koreako Gerra
Ideologia
Ilminism (en)
Erlijioa
metodismoa
Alderdi politikoa
Liberal Party (en) National Association (en)
Hau korear izena da, abizena Rhee du.

Syngman Rhee(koreeraz: 이승만, ahoskatua; Haeju, 1875eko martxoaren 26a - Honolulu, 1965eko uztailaren 19a) korear politikaria izan zen.

Bizitza

Koreako burujabetasuna aldarrikatzen zuten taldeekin bat egin zuen 1894an eta japoniarren mendekotasunaren aurka borrokatu zen. Espetxeratu egin zuten eta kristau bihurtu zen. Burujabetasunaren izpiritua obra idatzi zuen garai hartan. Estatu Batuetara joan zen aske geratu zenean (1904) eta filosofiako ikasketak egin zituen Princetongo Unibertsitatean. 1910. urtean Koreara itzuli zen eta japoniarren aurkako erresistentziako buru bihurtu zen. Shanghai hirian Koreako gobernua osatu zuen erbestean (1919) eta bera izan zen, hasieratik, gobernuburu erbestean. 1945ean itzuli zen Koreara eta Koreako Independentziaren aldeko Elkarte Nazionala osatu zuen, 1948. urteko Hego Koreako hauteskundeetan nagusitu zena alegia. Estatu Batuen laguntzaz betiere, Hego Koreako diktadore bihurtu zen Rhee. 1954an elkarren arteko defentsarako hitzarmena izenpetu zuten Koreak eta Estatu Batuek. 1960. urteko hauteskundeetan ere garaile irten zen Rhee alderdi liberalaren eskutik baina oposizio demokratak baliogabetzat salatu zituen emaitzak, eta lehendakariak alde egin behar izan zuen Koreatik, egozten zizkioten ustelkeria arazoetatik libratzeko.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Aurrekoa
Syngman Rhee
(Behin-behineko Gobernuaren presidentea)
Hego Koreako presidentea
1948 – 1960Ondorengoa
Heo Jeong
(Bitartekoa)

Read next

In 82 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article