Surabaya Indonesiako hiria eta portu nagusia da, eta Ekialdeko Java probintziako hiriburua. Java uhartearen iparraldeko kostaldean dago. 350,5 kilometro koadroko eremua du, eta 2010ean 2.765.487 biztanle zituen.
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 31.8 | 31.5 | 31.6 | 31.4 | 31.6 | 31.2 | 31.3 | 30.1 | 32.7 | 33.4 | 33.1 | 31.9 | 31.8 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 24.1 | 24.2 | 24.0 | 24.8 | 24.1 | 23.5 | 23.0 | 22.5 | 22.9 | 23.7 | 24.1 | 23.8 | 23.7 |
| Euria (mm) | 327 | 275 | 283 | 181 | 159 | 101 | 22 | 15 | 17 | 47 | 105 | 219 | 1751 |
| Euri egunak (≥ 1 mm) | 17 | 18 | 19 | 15 | 13 | 11 | 7 | 3 | 4 | 5 | 12 | 23 | 147 |
| Iturria: worldweather.wmo.int | |||||||||||||
Ekonomia
Indonesiako garrantzi handiko portua da. Bertatik ateratzen dira Javako esportazio-produktu gehienak (nekazaritzako gaiak eta petrolioa batez ere). Merkataritza eta industria (kimika, burdinbide-gaiak, beira, elikagaiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
