factograf
EU
Sign in

Paleoproterozoikoko azken periodoa, duela 1.800 milioi urtetik duela 1.600 milioi urtera arte iraun zuena

Statheriar

Statheriar
All data from the card 3
Hasiera
duela 1.800 milioi urte
Amaiera
duela 1.600 milioi urte
Honen parte da
Paleoproterozoiko eta ICS Standard Global Chronostratigraphic (Geochronologic) Scale (en)

Statheriarra (grezieraz: σταθερός, statheros, «garai lasai, egonkorra») geologia periodo bat da, garai geologikoen taulan paleoproterozoikoaren barnean sailkatua. Duela 1800 milioi urte hasi eta 200 milioi urte irauten du, hau da duela 1600 milioi urteraino. Datazio hauek ez daude estratigrafiarekin sailkatuak, garai kronologikoen arabera sailkatzen dira.

Geologia

Statheriarrean gertaturiko fenomeno garrantzitsuena, Columbia superkontinentearen eraketa izan zen, periodo hau hasi zenean eratzen hasia zen. Bestalde, kontinenteetan plataforma berriak eratu ziren, Kratoiak eratuz.

Biota

Periodo honen hasieran, lehen zelula Eukariotak sortu zirela uste da. Hala ere, esan beharra dago, ez daudela proba nahiko garai hauetako biota zein izan zen zehazteko.

Garai geologikoen taulako kokapena

Segidan duzue, Statheriarrak garai geologikoen taulan duen kokapena.

Eona Aroa Periodoa Hasiera

(milioi urte)

Proterozoikoa Paleoproterozoikoa Statheriarra 1800
Orosiniarra 2050
Rhyaciarra 2300
Sideriarra 2500
Arkearra Neoarkearra 2800

Ikus, gainera

Read next

In 34 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article