factograf
EU

Shimla

Shimla

Key facts

biztanleria206.575
azalera25km²
honako hau dahiri, hiri handi
estatu burujabeIndia
itsas mailaren gainetiko altuera2.205m
honako erakunde administratiboan dagoShimla
All data from the card 11
Izen ofiziala
शिमलाShimla
Jatorrizko izena
शिमलाشملہ
Posta kodea
171001
Koordenatuak
31°06′12″N 77°10′20″E / 31.1033°N 77.1722°E
Azalera
25 km²
Altitudea
2.205 m
Biztanleria
206.575 (2019)
Dentsitatea
8.263 bizt/km²
Telefono aurrizkia
177
Hiri senidetuak
Carbondale
Hizkuntza ofiziala
hindi

Shimla edo Simla (hindiz: शिमला, ahoskatua) Indiako Himachal Pradesh estatuko hiririk handiena eta hiriburua da. 1864an Britainiar Rajeko udako hiriburu izendatu zuten. Independentziaren ostean, hiria Punjabek hiriburu bilakatu zen eta, beranduago, Himachal Pradesheko hiriburu. Estatuko gune hezkuntza-, merkataritza- eta kultura-une nagusia da. Britainiar Birmaniako deserriko hiriburua izan zen 1942 eta 1945 artean. 206.575 biztanle ditu.

1815ean Britainiar indarrek eskualdea kontrolatu baino lehen etxalde txikiak zeuden inguru horretan. Baldintza klimatiko egokien ondorioz britainiarrek Himalaiako basoetan gune honetan hiri bat eraiki zuten. Udako hiriburu gisa, Shimlak hainbat bilera diplomatiko garrantzitsu izan zituen, adibidez Simlako Konbentzioa, 1914ean eta Simlako Konferentzia 1945ean. Independentziaren ostean, 28 printze-estaturen batasunetik Himachal Pradesh sortu zen, eta hiriak oraindik garrantzia izan zuen zentro politiko gisa. Simlako ituna hemen sinatu zen, 1972an. Estatuaren berrantolaketa administratiboaren ostean, Mahasu barrutiari izena aldatu zitzaion eta Shimla izena jarri zioten.

Shimlak hainbat eraikin ditu neotudor eta neogotikoan, garai kolonialean eraikiak. Hainbat tenplu eta eliza ere baditu. Eraikin kolonial hauek turismoa erakartzen dute.

Klima

    Datu klimatikoak (Shimla (1981–2010, muturrekoak 1901–2011))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21.4 22.6 25.8 29.6 32.4 31.5 28.9 27.8 28.6 25.6 23.5 20.5 32.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 10.9 11.9 15.8 20.5 24.1 24.8 22.6 22.0 22.1 20.3 16.7 13.5 18.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2.8 3.7 7.0 11.4 14.6 16.2 15.9 15.5 14.1 11.1 7.8 5.1 10.4
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.6 -8.5 -6.1 -1.3 1.4 7.8 9.4 10.6 5.0 0.2 -1.1 -12.2 -12.2
Euria (mm) 66.4 75.3 81.2 60.8 90.3 181.9 329.8 320.4 142.3 36.7 18.4 24.2 1427.7
Euri egunak (≥ 1 mm) 4.2 5.6 6.1 4.8 7.0 9.6 17.0 15.7 8.2 2.3 1.3 2.0 83.7
Elur egunak (≥ 1 mm) 4.2 4.2 1.4 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.1 1.3 11.2
Hezetasuna (%) 67 65 57 47 48 62 85 88 79 63 61 60 65
Iturria: India Meteorological Department (elurra 1990–2010)

Read next

In 86 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article