factograf
EU

Schleswig

Schleswig

Key facts

biztanleria25.567
azalera24,3km²
honako hau daAlemaniako hiri-udalerri
estatu burujabeAlemania
itsas mailaren gainetiko altuera1m
gobernuburuaHeinz Bartheidel
All data from the card 13
Alkatea
Heinz Bartheidel
Izen ofiziala
Schleswig
Jatorrizko izena
Schleswig
Posta kodea
24837
Udalerri kodea
01059075
Koordenatuak
54°30′55″N 9°34′11″E / 54.5153°N 9.5697°E
Azalera
24,3 km²
Altitudea
1 m
Biztanleria
25.567 (2025eko abenduaren 31)
Dentsitatea
1.052 bizt/km²
Telefono aurrizkia
04621
Hiri senidetuak
Vejle, Hillingdon, Mantes-la-Jolie, Waren eta Vejle Municipality (en)
Matrikula
SL

Schleswig Alemaniako Schleswig-Holstein estatu federaleko hiria da, Jutlandia penintsularen hego-ekialdean kokaturik. Estatuari izena ematen dion arren, hiriburua Kiel da. Danimarkarekiko mugatik 45 kilometrotara dago eta itxuragatik "Hiri vikingoa" ezizena jaso izan du.

Geografia

Angeln eta Schwansen penintsulak banatzen dituen Schlei fiordoan kokaturik dago. Schlei fiordoa Itsaso Baltikoan dagoen fiordorik luzeena da. Iparraldean Flensburg hiria dauka eta hego-ekialdean Kiel. Hiruak ere Jutlandiaren ekialdeko kostaldean kokaturik daude.

Historia

Gottorf gaztelua
Gottorf gaztelua

Vikingoek Schlei fiordo guztia kolonizatu zuten eta Hedeby herria sortu zuten 804. urtean. Itsaso baltikoko asentamendu garrantzitsua zen eta bi mendetan zehar ingurunearen kontrola ezarri zuten Hedebytik. 1050 urtean hiria erasotua izan zen eta biztanleek fiordoaren beste aldean Schleswig sortu zuten. 1066an eslaviarrek Hedeby erabat suntsitu zuten. Schlewig Danimarkaren barnean zegoen orduan.

Bertakoak ziren Gottorf dukeak, daniarren menpekoak zirenak, Gottorf gazteluaz jabetu ziren. Iparraldeko Gerra Handia 1721ean bukatzean daniar erregeek Gottorf dukeak kendu eta lurraldea zuzenean beraiek gobernatzea erabaki zuten. XIX mendean Schleswigeko bi gerra izan ziren Danimarka eta Prusiaren artean. Azkenik 1864ean Prusiak eskuratu zuen lurraldea.

Ondasun nabarmenak

  • Schlewigeko katedrala (Schleswiger Dom): San Petriren omenezko katedral luteranoa 1200 urtearen inguruan bukatu zen. 1275ean ordea dorreak erori ziren eta 1300 inguruan koro gotikoa gehituz hasi zen berreraikuntza 1408an bukatu zen. Frederiko I.a Danimarkakoa bertan hilobiratua dago.
  • Gottorf gaztelua (Schloss Gottorf): Schlei fiordoko uharte batean dagoen gaztelua da. 1161ean eraiki zen, baina gaur egun dakusagun gaztelua 1697 eta 1703 artean jaso zuen Nicodemus Tessin (semea) arkitektu suediarrak. XVIII eta XIX mendeetan erabat utzita egon zen eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren berreraikuntzari ekin zitzaion, lanak 1996an bukatu zirelarik.
  • Hedeby herriaren aztarnak.

Hiritar ezagunak

  • Asmus Jacob Carstens (1754-1798), margolaria.
  • Herman Wilhelm Bissen (1798-1868), eskultorea.
  • Hans von Seeckt (1866-1936), militarra.

Demografia

2022ko zentsuaren arabera 24.946 biztanle zituen: 12.066 gizonezko (% 48,4) eta 12.880 emakumezko (% 51,6); 100 emakumeko 93,7 gizonezko zeuden. Biztanleen % 15,5 18 urtetik beherakoak ziren eta % 26,2 65 urte edo gehiagokoak. Biztanleen % 10,9 atzerriko herritartasuna zuen. Biztanleen % 44,6 ezkongabeak ziren eta % 35,3 ezkonduta edo izatezko bikote erregistratuan.<ref name="Zensus2022">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabellen|hizkuntza=de|url=https://www.zensus2022.de/%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|sartze-data=2026-09-05}}</ref>

Biztanleriaren tamainaUrtea24.00025.00026.00027.00028.00029.00030.00031.0001970198019902000201020202030SchleswigBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.

Jatorria

2022ko erroldaren arabera, udalerrian biztanleen % 79,7ek ez zuen inolako migrazio-jatorririk, ez berak ez gurasoek. % 19,4k migrazio-jatorri osoa zuten: beraiek etorkinak ziren edo bi gurasoak ziren etorkinak; eta % 0,9k gurasoetako bat bakarrik zuten etorkina. Migrazio-jatorri osoa zutenen artean, % 82,9 beraiek etorritakoak ziren eta % 17,1 bi guraso etorkinen ondorengoak ziren.<ref name="Zensus2022-Demografia">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Demografie|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

Migrazio-jatorria

19.886
4.837
Migrazio-jatorririk gabe (19.886)Migrazio-jatorri osoa (4.837)Migrazio-jatorri partziala (225)

Etxebizitza

2022ko erroldaren arabera, udalerrian 13.963 etxebizitza zeuden. Horietatik gehienak (8.982, % 64,3) alokairuan ziren. Etxebizitzen batez besteko azalera 84,45 m²-koa zen eta batez besteko alokairua 6,56 €/m²-koa. Hutsik zeuden etxebizitzen tasa % 3,2 zen, eta okupatutako etxebizitzen artean % 33,4 jabeak okupatzen zituzten.<ref name="Zensus2022-GebWohn">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Gebäude und Wohnungen|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

13.963etxebizitza
84,45 m²batez besteko azalera
6,56 €/m²batez besteko errenta

Erabilera

4.440
8.982
Jabetzan (4.440)Alokairuan (8.982)Aisialdikoa (80)Hutsik (465)
% 3,2hutsik dauden tasa
% 33,4jabetza tasa

Gela kopuruari dagokionez, etxebizitza gehienek 4 gela zituzten (3.886). Etxebizitza gehienak 1960-1969 artean eraiki ziren (2.485); eraikin guztien % 87,9 1980 baino lehen eraiki zen. Berogailuari dagokionez, berogailu zentrala (zentralheizung) zen nagusi (9.810 etxebizitza).<ref name="Zensus2022-GebWohn" />

Gela kopurua

Gela bakarra270
2 gela1.601
3 gela3.869
4 gela3.886
5 gela2.377
6 gela1.009
7 gela edo gehiago955

Eraikuntza garaia

1919 aurretik2.426
1919-19491.706
1950-19591.963
1960-19692.485
1970-19791.640
1980-19891.066
1990-1999981
2000-2009492
2010-2015528
2016 eta geroago672

Berogailu mota

2.188
1.583
9.810
Urrutiko berogailu-sarea (Fernheizung) (2.188)Solairuko berogailua (Etagenheizung) (1.583)Bloke-berogailua (Blockheizung) (247)Berogailu zentrala (Zentralheizung) (9.810)Labe indibiduala (109)Berogailurik gabe (30)

Guztira 6.552 bizitegi-eraikin zeuden. Eraikinen gehiengoa etxe bakartua zen (3.271, % 49,9). Eraikinen artean, gehienek etxebizitza bakarra zuten (4.608).<ref name="Zensus2022-GebWohn" /> Guztira 13.258 etxegune zeuden. Etxegune gehienak pertsona bakarrekoak ziren (6.990, % 52,7).<ref name="Zensus2022-Haushalte">{{Erreferentzia|izenburua=Zensus 2022 – Regionaltabelle: Haushalte und Familien|hizkuntza=de|url=https://www.destatis.de/DE/Themen/Gesellschaft-Umwelt/Bevoelkerung/Zensus2022/Publikationen/publikationen-akkordeon-regionaltabellen.html%7Cargitaletxea=Statistisches Bundesamt (Destatis)|data=2024-07-11|urtea=2022}}</ref>

6.552bizitegi-eraikin
13.258etxegune

Eraikin mota

3.271
1.105
1.927
Etxe bakartua (3.271)Etxe atxikia (bikoitza) (1.105)Ilarako etxea (1.927)Bestelako eraikin mota (251)

Etxebizitza kopurua eraikineko

4.608
534
1.017
Etxebizitza bakarra (4.608)2 etxebizitza (534)3-6 etxebizitza (1.017)7-12 etxebizitza (350)13 etxebizitza edo gehiago (42)

Etxegunearen tamaina

6.990
3.919
1.139
Pertsona bakarra (6.990)2 pertsona (3.919)3 pertsona (1.139)4 pertsona (772)5 pertsona (278)6 pertsona (164)

Read next

In 59 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article