factograf
EU
Sign in

Santorini

Santorini

Key facts

biztanleria17.430
azalera79,19km²
honako hau dauharte, helmuga turistiko
estatu burujabeGrezia
itsas mailaren gainetiko altuera567m
hizkuntza ofizialagreziera
All data from the card 6
Altitudea
567 m
Mota
uhartea eta helmuga turistikoa
Azalera
79,194 km²
Koordenatuak
36°24′54″N 25°25′57″E / 36.415°N 25.4325°E
Honen parte da
ZikladeakSantorini archipelago (en)
Ur-gorputza
Egeo

Santorini edo Thera (grezieraz: Θήρα) Egeo itsasoaren hegoaldean dagoen uhartedia da, Grezia kontinentaletik 200 kilometrotara hego-ekialderantz kokaturik. Uhartedia Zikladeetako bat da, 73 km² eta 17.430 biztanle inguru ditu.

Geografia

Santorini sumendi-leherketa handiak sortu zuen. Erdialdeko aintzirak 12 km luzera eta 7 km zabalera ditu. Hiru laurdenak, uharte handian daude eta bestea Therasia izeneko uharte txikian. Fira hiriburua uharte handian dago.

Santorinik Fira udalerria (12.440 bizt.) eta Oia komunitatea (grezieraz: Οία, 1.230 biztanle, hauetatik 268 Therasian bizi direnak) ditu. Uhartedia guztira 90,62 km² azalera du, Nea Kameni, Palaia Kameni, Aspronisi eta Christiani biztanlerik gabeko uhartetxoak kontuan hartuta.

Klima

    Datu klimatikoak (Santorini (1981–2010))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 14 14 16 18 23 27 29 29 26 23 19 15 21.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 12 12 14 16 20 24 26 26 24 21 17 13 18.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 10 10 11 13 17 21 23 23 21 18 14 11 16
Pilatutako prezipitazioa (mm) 71 43 40 16 11 0 7 0 11 38 59 75 371
Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) 10 9 7 4 3 0 1 0 2 4 8 11 59
Iturria: holiday-weather.com

Historia

Santoriniren argazki panoramika
Santoriniren argazki panoramika

Duela 3.500 urte izandako erupzioaren eraginez, sortutako tsunamiak Kretako kosta suntsitu zuen eta orduko zibilizazio minoikoaren desagerpena eragin. Aditu batzuen ustetan gertaera hau Platonen iturburua zen Atlantidaren mitoa idazteko Kritias bere liburuan.

Izena

Gaur egungo izena (grezieraz: Σαντορίνη) jatorriz italiarra da, izan ere Erdi Aroko veneziar merkatariek izena Tesalonikako Santa Ireneren omenez jarri zioten. Lehen Kallistē ("ederrena"), Strongylē ("biribila") edo Thera zituen izenez.

Galeria

Santoriniko hondartza gorria
Santoriniko hondartza gorria
Ikuspegi panoramikoa
Ikuspegi panoramikoa
Itsasargia, Akrotiri
Itsasargia, Akrotiri
Fira
Fira
Ontzia Akrotirin aurkitua
Ontzia Akrotirin aurkitua
Santoriniko sumendi kraterrak
Santoriniko sumendi kraterrak
Eskailera Firan
Eskailera Firan
Santoriniko haize-errotak
Santoriniko haize-errotak
8 images

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Therako leherketa
  • (Ingelesez) (Frantsesez) Santoriniren webgunea

Read next

In 76 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article