factograf
EU

Sakura

Sakura

Sakura (japonieraz: 桜 o さくら) Japonian, zenbait gereziondoen (eta batez ere japoniar gereziondoaren) loreei ematen zaien izena da. Sakura, Prunus generoko hiru landare espezieri ere deitzen zaie. Udaberrian gertatzen da bere loraldia. Japonian, hanami (japonieraz: 花見) jaialdia egiten da bere omenez, bertako lorerik esanguratsuena baita, ez ofiziala, baina. Jaialdi honetan, senideak eta lagunak, gereziondoak dauden parkeetan biltzen dira, zuhaitz hauen itzalpean, eta, piknik bat bezala, jakiak banatzen dituzte, loreen agerpena ospatzen duten bitartean.

Urtean zehar, gereziondoak, soilik hosto berdeekin estaliak egoten dira, eta, neguan, hosto horiek galtzen dituzte, baina, udaberriaren hasiera aldean, loratu egiten dira, parkeak, euren laino arrosa itxurarekin apainduz.

Ikus, gainera

Irudiak

Somei Yoshino Sakura
Somei Yoshino Sakura
2 images

Read next

In 66 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article