factograf
EU

Antillak uhartediko irla. Antilla Txikiak, Antilla frantsesak multzoko bat

Saint Barthélemy

Saint Barthélemy

Key facts

biztanleria10.124
azalera24km²
estatu burujabeFrantzia
hiriburuaGustavia
sorrera data2007(e)ko uztailaren 15(a)
kontinenteaIpar Amerika
honako erakunde administratiboan dagoFrantzia
dibisaEuro
hizkuntza ofizialafrantses
ereserkiaMarseillesa
All data from the card 14
Hiriburua
Gustavia
Azalera
361
Punturik altuena
Morne du Vitet (en) (286 m)
Kontinentea
Ipar Amerika
Presidentea
Bruno Magras
Biztanleria
10.124
Dentsitatea
421,83 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
ikusi frantses
Erabilitako hizkuntzak
ikusi frantses
Aurrezenbakia
+590
ISO 3166-1 alpha-2
BL
ISO 3166-1 alpha-3
BLM
Ordu eremua
ikusi Atlantic Time Zone (en)
Internet domeinua
.bl

Saint Barthélemy —Saint Barts, Saint Barths, Saint Barth eta St-Barth izenez ere ezaguna— Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitate bat da, Karibe itsasoan kokatua. Historikoki, Suediaren kolonia bakarra izan da. 2007ko otsailaren 22an lortu zuen gaur egungo itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa, Guadalupetik bananduta.

Historia

Saint Barthélemyn karibeak bizi ziren. Haiek Ouanalao deitu zioten uharteari. Uhartea ikusi zuen lehendabiziko europarra Kristobal Kolon izan zen, eta bere anaiaren izena jarri zion.

Frantziako kapitain Lonvilliers de Poincyk uhartearen jabetza aldarrikatu zuen 1648an. Frantziak 1784an Suediari saldu zion, eta horrek birsaldu zion Frantziari 1878an. 2003ko abenduaren 6an bertako biztanleak Guadalupetik banantzea bozkatu zuten, eta 2007ko otsailaren 22an itsasoz haraindiko kolektibitatearen estatusa lortu zuten.

Geografia

NASAk uharteari satelitetik egindako argazkia.
NASAk uharteari satelitetik egindako argazkia.

Saint Barthélemy Puerto Ricotik 250 kilometro ekialderantz dago, Saint Martin, Saba eta Angila uharteetatik gertu.

Gustaviak, uhartearen hiriburuak, Gustavo III.a Suediakoaren izena hartu zuen, baina uharteko kokagune zaharrena Lorient herrixka da.

Demografia

2007ko erroldan, Saint Barthélemyk 8.450 biztanle zituen, gehienak kaukasoarrak.

Uharteko biztanleak kreolez eta frantsesez mintzo dira, baina turismo arloan ingelesa erabiltzen da.

Biztanle kopuruaren bilakaera
1766 1785 1812 1885 1961 1967 1974 1982 1990 1999 2007
327 950 5.482 2.600 2.176 2.351 2.491 3.059 5.038 6.852 8.450
Frantziar eta suediar erroldetan jasotakoari jarraituz.

Politika

Saint Barthélemyko mapa
Saint Barthélemyko mapa

Administratiboki, Saint Barthélemyko uharte osoa Frantziako komuna bat zen, baina 2007an itsasoz haraindiko kolektibitate bihurtu zen.

Ekonomia

Saint Barthélemyn erabiltzen den txanpona euroa da. Uhartearen BPGa, per capita, 26.000 euro da, hots, Metropolitar Frantziarena baino % 10 gehiago.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Saint Barthélemyko gobernuaren webgune ofiziala

17°54′N 62°50′W / 17.900°N 62.833°W

  • (Frantsesez) Saint Barthélemyko historia (esklabotza, indargabetzea)



Read next

In 106 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article