factograf
EU

Royal Astronomical Society

Royal Astronomical Society

Key facts

sorrera data1820
honako hau daerakunde, elkarte zientifiko
estatu burujabeErresuma Batua
All data from the card 9
Mota
erakundea eta elkarte zientifikoa
Jarduera sektorea
goi hezkuntza
Herrialdea
Erresuma Batua
Kidetza
Society Publishers' Coalition eta Association of Learned and Professional Society Publishers
Enplegatuak
25 (2024)
Kideak
Royal Astronomical Society Archives (en)
Diru-sarrerak
4.299.415 £ (2016)
Sorrera
1820
Aurrekoak
Spitalfields Mathematical Society (en)
Royal Astronomical Societyren egoitzako sarrera, Londresko (Ingalaterra) Piccadilly kalean.
Royal Astronomical Societyren egoitzako sarrera, Londresko (Ingalaterra) Piccadilly kalean.

Royal Astronomical Society edo RAS (euskaraz: «Astronomiako Errege Elkartea») zientzia elkarte eta karitatezko elkarte bat da, astronomia, Eguzki sistemaren zientzia, geofisika eta gai horiei estuki lotutako zientzia adarrak sustatzen dituena. Londresen (Ingalaterra) du egoitza. Nazioarteko Astronomia Elkartera batua dago, eta Science Councileko kide da. Londresko Elkarte Astronomikoa (Astronomical Society of London) izenarekin sortu zuten 1820an, astronomia ikerketa bultzatzeko asmoz; gaur egungo izena hartu zuen 1831n, Gilen IV.a Erresuma Batukoa erregeak Royal («erregerena») titulua eman ondoren. 1915ean ireki zen lehen aldiz emakumeentzat. Elkarteko kideei fellow deitu ohi zaie (FRAS, Fellow of the Royal Astronomical Society). Elkarteak hilero batzar bat egiten du, hilaren bigarren ostiralean, Londresen.

Elkartutako taldeak

Royal Astronomical Society honako talde nabarmenen babesle da:

  • Astroparticle Physics Group (Institute of Physicsekin IoP)
  • Astrofisical Chemistry Group (Royal Society of Chemistryrekin)
  • British Geophysical Association (Geological Society of Londonekin)
  • Magnetosphere Ionosphere eta Solar Terrestrial Group (MIST)
  • Planetary Forum
  • UK Astrobiology Network
  • UK Solar Physics Group

Presidenteak

Elkartearen lehen presidentea William Herschel izan zen, Urano planeta aurkitu zuena. Hala ere, sekula ez zuen batzar bat presiditu. Gaur egun, presidentearen agintaldia bi urtekoa da. Hona hemen elkarte honen buru izan diren zientzialari ospetsuenetako batzuk:

Read next

In 43 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article