factograf
EU
Sign in

Rockefeller Center

Rockefeller Center

Key facts

honako hau daarkitektura-konplexu, merkataritza-gune
estatu burujabeAmeriketako Estatu Batuak
honako erakunde administratiboan dagoManhattan
All data from the card 13
Estatu burujabe
Ameriketako Estatu Batuak
Estatua
New York
Hiri global
New York
Borough
Manhattan
Koordenatuak
40°45′31″N 73°58′45″W / 40.75861°N 73.97919°W
Jabea
Mitsubishi Estate (en) Tishman Speyer (en)
Komisarioa
John Davison Rockefeller (semea)
Izenaren jatorria
John Davison Rockefeller (semea)
Arkitektoa
Raymond Hood (en) Wallace Harrison
Eraikitzailea
Tishman Speyer (en)
Estiloa
arkitektura modernoaArt Déco arkitektura
Atalak
merkataritza-eraikin: 19
AEBko Leku Historikoa
87002591

Rockefeller Center New York hiriko eraikin-multzo bat da, Rockefeller familiak eginikoa. 19 eraikinez osatuta dago, eta Bosgarren Etorbidearen eta Seigarren Etorbidearen artean kokatuta, Manhattan uharteko Midtown eremuan. Eraikin horietako batzuk dira Art Déco estiloak arkitekturaren esparruan izandako hezurmamitzearen adibide bikainak.

1987an National Historic Landmark edo Mugarri Historiko Nazionala izendatu zuten (eraikin, toki, egitura, objektu edo distritu bati Estatu Batuetako Gobernuak ematen dion izendapena, duen balio historikoa aintzat harturik).

Rockefeller Center eraikin-multzoan saltoki eta ikuskizun-areto ugari daude, horietako aipagarriena Radio City Music Hall, mundu osoan ospetsua.

Eraikin-multzo honetako etxe orratzik altuena GE Building da, 70 solairukoa eta 259 metroko altuera duena.

Rockefeller Center New Yorkeko turismo-helmuga ezagunenetarikoa da. Jende asko bertaratzen da, besteak beste Rockefeller Plazako apaingarri ugariak ikustera eta GE Building-en goialdeko behatokiak eskaintzen duen ikuspegi zoragarriaz gozatzera. Halaber, urte-sasoi bakoitzean jarduera erakargarri asko antolatzen da, hala nola izotz gaineko irristaketa, zerupean berariaz instalatzen den pista batean. Azaroaren bukaeran, ezin konta ahala argitxoz ederturiko Eguberrietako zuhaitz bat ipintzen da, zeina, 1931n lehenbizikoz jarri zenez geroztik, New Yorkeko eguberri-ospakizunen ikur bereizgarria bilakatu baita.

Galeria

Eguzki-sarrera Rockefeller Centerren.
Eguzki-sarrera Rockefeller Centerren.
GE Building gauez.
GE Building gauez.
Eguberria Rockefeller Centerren
Eguberria Rockefeller Centerren
Prometeo Rockefeller Centerren
Prometeo Rockefeller Centerren
Atlasen estatua
Atlasen estatua
Lorategiak Rockefeller Center
Lorategiak Rockefeller Center
GE Building
GE Building
New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.
9 images
New Yorkeko ikuspegia tontorretik.
Ikuspegia tontorretik.

Read next

In 48 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article