factograf
EU

Rage Against the Machine

Rage Against the Machine

Key facts

sorrera data1991
honako hau damusika talde
jasotako sariaRock and Roll Hall of Fame
All data from the card 6
Ezizenak
RATM Rage
Jatorria
AEB Los Angeles, Kalifornia, AEB
Musika mota
Rap metalFunk metal
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)
1991–20002007
Diskoetxea(k)
Sony BMG MusicEpic
Jasotako sariak
ikusi Rock and Roll Hall of Fame (2023)

Rage Against the Machine edo RATM 1991n Los Angelesen sortutako musika taldea da, hard rock, funk eta rap musikak (rapcore deritzona) nahastean aitzindaria. Ikusmolde ezkertiarra edukita, mezu soziala duten hard rock talde ospetsuenetakoa izan zen 1990eko hamarkadan. Bere garaian, laukoteko hiruk, Tom Morellok, Tim Commerfordek, eta Brad Wilkek, (Zack de la Rocha falta da) Soundgardengo Chris Cornell abeslari ohiarekin batera, Audioslave osatu zuten.

Euskal Herrian behin jo dute: Donostian izan zen, 2000ko otsailaren 13an, Asian Dub Foundation taldearekin. Zazpi urteko etenaren ondoren, 2007an berriro jotzeari ekin zioten, lehen kontzertua Kaliforniako Coachella jaialdi famatuan emanez

Hard rockaren instrumentazioa zein Public Enemy edo Afrika Bambaataa rap musikariak haien eragin nagusiak dira. Errimak nahiz Tom Morelloren ezohiko gitarra teknikak zaildu egiten dute taldea genero batean sailkatzea.

Diskografia

  • Rage Against the Machine (1992)
  • Evil Empire (1996)
  • The Battle of Los Angeles (1999)
  • Renegades (2000)

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Rage Against the Machine taldearen web gune ofiziala

Read next

In 65 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article