factograf
EU
Sign in

udalerri italiako

Racalmuto

Racalmuto

Key facts

biztanleria7.650
azalera68,1km²
honako hau daItaliako udalerri
estatu burujabeItalia
hiriburuaRacalmuto
sorrera data1038
All data from the card 17
Izen ofiziala
RacalmutoRacalmutu
Jatorrizko izena
RacalmutoRacalmutu
Posta kodea
92020
ISTAT kodea
084029
Herriburua
Racalmuto
Koordenatuak
37°24′30″N 13°44′05″E / 37.4083°N 13.7347°E
Azalera
68,1 km²
Altitudea
455 m
Mugakideak
Bompensiere, Favara, Grotte, Milena, Montedoro, Canicattì eta Castrofilippo
Biztanleria
7.650 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea
112 bizt/km²
Sorrera
1038
Telefono aurrizkia
0922
Hiri senidetuak
Hamilton eta Finale Ligure
Katastro kodea
H148
Sailkapen sismikoa
4 (Oso txikia)
Matrikula
AG

Racalmuto (sizilieraz: Racalmutu) Siziliako udalerri bat da, Agrigentoko probintziakoa, 9.023 biztanle dituena (2008ko datua) Leonardo Sciascia idazle italiar ezagunaren jaioterria da.

Geografia

Udalerri mugakideak

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Bompensiere, Favara, Grotte, Milena, Montedoro, Canicattì eta Castrofilippo.


Demografia

BiztanleriaUrtea6000800010.00012.00014.00016.00018.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean, 1991etik aurrera, ISTAT.

Etxebizitza eta etxeguneak

ISTATen zentsu iraunkorraren arabera, 2021ean udalerrian 7.389 etxebizitza zeuden: 3.206 (% 43,4) okupatuta eta 4.183 (% 56,6) hutsik edo noizbehinka erabiliak. 2019an, okupatutako etxebizitzen % 84,3 jabetzan zeuden, % 6,2 alokairuan eta % 9,5 beste titulu batekin.

7.389etxebizitza (2021)
3.206okupatuak
4.183hutsik (% 56,6)

Erabilera (2021)

3.206
4.183
Okupatuak (3.206)Hutsik edo ez-okupatuak (4.183)

Okupatutako etxebizitzen jabetza-erregimena (2019)

84,3
9,5
Jabetzan (84,3)Alokairuan (6,2)Beste titulu batekin (9,5)

2024an 3.275 etxegune (familia) zeuden udalerrian, eta horietatik 1.200 (% 36,6) pertsona bakarrekoak ziren. Etxegune bakoitzeko batez beste 2,3 kide zeuden.

3.275etxegune (2024)
1.200pertsona bakarrekoak (% 36,6)

Etxeguneak tamainaren arabera (2024)

1 kide1.200
2 kide860
3 kide560
4 kide514
5 kide edo gehiago141

Izenaren jatorria

Herriaren izenak arabierazko jatorria omen du, Rahal Maut esamoldean (herri hila), arabiarrak bertara iritsi zirenean bertako biztanle ia guztiak izurrite batek hil zituela ikusi zutelako.

Historia

Arabiarrak iritsi zirenean, kolono-bizigune txikitan banatu ziren, nekazaritzan jarduteko; izan ere, lekua lur emankorreko haran batean zegoen eta ura ere ugari zeukaten. Segur aski, gaztelu bat egon zen garai batean, herria babesteko. Bizantziarrek 1038an eta normandiarrek 1087an eraso eta azpiratu zuten gaztelua. Normandiarren agintaldia bukatu zenean, Racalmutoko lurrak Barresi izeneko familiaren eskura igaro ziren; hauek arabiarren garaiko gaztelu zaharra berreraiki omen zuten 1229an. XIII. mendearen ondoren, aragoitarrek lurrak Barresi familiari kendu eta Chiaramonte familiari eskaini zizkioten. Ezkontza baten bidez, 1307an Racalmuto Antonio Del Carretto markesaren familiaren eskumenera igaro zen. Izurrite larri bat egon zen 1355an, biztanle asko hil zituena, baina herria 1400an berpiztu zen, Matteo Del Carrettok hartutako neurriei esker. Gaztelua berritu egin zen eta bizitoki bihurtu zen berriro. 1576ra arte, Racalmuto baroi batzuen jabetza izan zen, baina ondoko urtea konde baten eskura igaro zen; XVI. mendearen amaieran, 4.000 biztanletik gora izatera iritsi zen, hainbat komentu, monasterio, eliza eta ospitale bat ere bazituelarik. 1700an, herriaren gainbehera nahiko nabarmena zen, gehiegizko zergen ondorioz; baina ondoko mendean, meatzaritza garapen handia izan zuen eta gatzaren industriaren hazkundea ere ezagutu zuen. Gaur egun, ordea, meatzaritza ere neurri batean gainbeheran dago eta nekazaritza, aldiz, handitu egin da.

Kanpo estekak

  • (Italieraz) Sicilia Wiki
  • (Italieraz) Consorzio Valle Templi - Racalmuto

Read next

In 53 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article