factograf
EU
Sign in

RStudio

RStudio

Key facts

sorrera data2011
honako hau dakode irekiko software librea
honako iturriak deskribatzen duThe varying openness of digital open science tools
All data from the card 10
Sortzailea(k)
Joseph J. Allaire (en) , Kevin Ushey, Jonathan McPherson eta Gary Ritchie
Sorrera-urtea
2011
Azken bertsioa
2025.09.2
Programazio-lengoaia
C++, Java eta JavaScript
Sistema eragilea
Microsoft Windows, Linux eta MacOS X
Egile-eskubideak
copyrightduna
Lizentzia
GNU Affero General Public License, version 3.0
Bilduma
Text Analysis Portal for Research (en) , Social Sciences and Humanities Open Marketplace (en) eta Digital Humanities Tool Registry (en)
Garatzailea
Posit PBC (en)
Iturburu-kodea
https://github.com/rstudio/rstudio

RStudio garapenerako ingurune integratu (IDE) bat da, R informatika estatistikorako eta grafikorako programazio-lengoaiarentzat. Kontsola bat du, sintaxi-editorea, kodearen exekuzioa laguntzen duena, baita trazadura, arazketa eta lan-espazioaren kudeaketarako tresnak ere.

Bi formatutan dago eskuragarri: RStudio Desktop mahaigaineko aplikazioa da eta RStudio Server urruneko zerbitzari batean exekutatzen dena eta web nabigatzaile baten bidez RStudiora sartzeko aukera ematen du. RStudio IDE Posit PBCren produktu bat da (lehen RStudio PBC eta aurretik RStudio Inc.).

Lizentzia

RStudio inguruneak GNU Affero General Public License lizentzia du, hau da, software librea da, kode irekikoa, kodea partekatzeko askatasuna duena.

RStudio Desktop eta RStudio Server biak daude doan edota ordainketa bitartez(bertsio komertzialetan). RStudio Desktop eskuragarri dago sistema eragile nagusietarako,  Windows, macOS, eta Linux. RStudio Server eta honen Server Pro bertsioa Debian, Ubuntu, Red Hat Linux, CentOS, openSUSE eta SLES sistema eragileetarako dago erabilgarri.

Ezaugarriak

  • Ingurunea espresuki R lengoaiarako garatu zen.
  • Automatikoki kodea osatu eta lerroen altuera aldatzen ditu, eta kode editoretik bertatik exekuta daiteke kodea.
  • Dokumentazioa integratua du, eta edozein funtziotatik honen definiziora salto egin daiteke momentuan.
  • Hainbat lan-direktorio erraz administratzeko aukera proiektuen bitartez.
  • Garapen-tresna aukera zabalak.
  • Erroreak azkar diagnostikatu eta zuzentzeko araztegi interaktiboa.
  • Lan-espazio arteko nabigazioa eta datu-bisorea.

Historia

RStudioren bitartez garatutako biologia ebolutiboaren eredu bat Windows 10 erabiliz.
RStudioren bitartez garatutako biologia ebolutiboaren eredu bat Windows 10 erabiliz.

RStudio ingurunea gehienbat Java programazio lengoaian idatzita dago, C++ eta JavaScript ere erabiltzen dituelarik. Qt framework erabiltzen du bere erabiltzaile interfaze grafikorako.

Erraminta hau sortzeko lehen lanak 2010 urte bukaeran hasi ziren, eta 2011ko otsailean lehen beta bertsio (v0.92) publikoa argitaratu zen. 2016ko azaroan 1.0 bertsioa argitaratu zen, eta 2017ko urrian 1.1 bertsioa.

Osagarriak

RStudio IDEak R funtzioak interaktiboki exekutatzeko mekanismoak eskaintzen ditu Addins menuaren bitartez. Honek erabiltzaile interfaze grafikoak (GUI) gehitzea ahalbidetzen du. Erabilienen artean hauek aurki ditzakegu:

  • bookdown: liburuak sortzeko knitr luzapena.
  • colourpicker: grafikoen koloreak aukeratzeko erreminta grafikoa.
  • datasets.load: datasetak bilatzeko eta kargatzeko erreminta grafikoa.
  • googleAuthR: Googleren APIekin kautotzea.

Garapena

Joseph J. Allaire, RStudioren sortzailea
Joseph J. Allaire, RStudioren sortzailea

RStudio IDEa Posit enpresak garatu zuen, Joseph J. Allairek fundatua, zeinak ColdFusion Markup Language sortu zuen. Positek ez du konexio formalik R fundazioarekin, irabazi-asmorik gabeko erakundea dena, eta estatistika-konputaziorako R ingurunearen garapena gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Posit lehen RStudio bezala ezagutzen zen, 2022an izena aldatu zuen arte. Aldaketa honen asmoa R-z gain beste programazio lengoaietara ikerketa zabaltzea da, Python adibidez.

Read next

In 20 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article