Queens New Yorkeko (AEB) auzorik handiena da. Bere mendebaldean Brooklyn dago, Nassau konderria ekialdean eta itsasoz muga egiten du Manhattan, Bronx, Staten Island eta New Jerseyrekin. Munduan hizkuntza aniztasun handiena duen lekua da, eta etnikoki aniztasun handienetakoa du.
Azken erroldaren arabera 2.405.464 biztanle zituen, eta beraz New York estatuan bigarren konderririk populatuena da, Kings konderriaren ondoren (Brooklyn), eta beraz New York hiriko boroughen artean bigarren populatuena da. Queens hiri bat izango balitz, AEBko laugarren handiena izango litzateke, New York hiriko besteak, Los Angeles eta Chicagoren ostean. Biztanleria dentsitatean laugarrena da, eta AEBko laugarrena da ere dentsitatean. Bere biztanleen erdia inguru atzerrian jaiotakoa da.
Queens 1683an sortu zen, New Yorkeko probintziako 12 konderrietakoetako bat. Izena Ingalaterra Erregina eta Portugalgo printzesa Katalina Bragantzakoaren omenez jarri zioten. 1983 eta 1899 artean Queenseko konderriak gaur egungo Nassauko konderriaren zati handiak barnean zituen. New York hiria 1898an kontsolidatu zenean, borough batean bilakatu zen, Long Island City, Newtown, Flushing, Jamaica eta Hepsteaden mendebaldea barneratuz. Hepstead izan ezik, beste guztiak Queenseko auzo dira.
Queensek du New Yorkek barrutien artean ekonomiarik dibertsoena. Bertan daude John F. Kennedy nazioarteko aireportua eta LaGuardia Aireportua. Bere monumentu ezagunen artean daude Flushing Meadows–Corona Park; New York Mets beisbol taldearen Citi Field, USTA Billie Jean King National Tennis Center tenis zelaia, Kaufman Astoria Studios eta Silvercup Studios zinema eta telebista ekoiztetxeak.
Demografia
2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera 2.405.464 biztanle zeuden. Batez besteko adina 39,1 urtekoa zen ( New Yorkeko mapa), 37,5 urtekoa gizonezkoen artean eta 40,6 urtekoa emakumezkoen artean. Biztanleen % 19,0 18 urtetik beherakoak ziren eta % 15,6 65 urtetik gorakoak. 100 emakumeko, 93,8 gizon zeuden, eta 18 urtetik gorako 100 emakumeko, 91,3 gizon zeuden adin-talde horretan.<ref name="AEB-DHC-P12">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P12, Sex by Age|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/decade/2020/planning-management/release/2020-dhc.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref><ref name="AEB-DP1-adina">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Census Demographic Profile: Table DP1, Median Age and Housing Tenure|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/decade/2020/planning-management/release/2020-dhc.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref>
BiztanleriaUrtea0500.0001.000.0001.500.0002.000.0002.500.0001750180018501900195020002050Biztanleria Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira, AEBko Errolda Bulegotik (U.S. Census Bureau). Grafikoa hemen alda daiteke. Azken 5 urteak (2021-2025) estimazioak dira; gainerakoak errolda historikoetatik datoz, hamarkada bakoitzean egiten direnak.
Arraza eta etnizitatea
2020ko Ameriketako Estatu Batuetako erroldaren arabera, udalerrian 2.405.464 biztanle zeuden. Herritarren % 27,8 hispano edo latinoa zen, edozein arrazakoak<ref group="oh">Hispano edo latinoak edozein arrazatakoak izan daitezke.</ref>. Ez-hispanoen artean % 31,6 zuria zen, lekuko biztanleria osoaren % 22,8<ref group="oh">Bigarren ehunekoa lekuko biztanleria osoaren gainean kalkulatuta dago, ez soilik hispano ez direnen taldearen gainean. Hispanoak edozein arrazatakoak izan daitezke.</ref>; % 21,9 beltza edo afroamerikarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 15,9; % 37,8 asiarra zen, lekuko biztanleria osoaren % 27,3; % 4,8 bi arraza edo gehiago zen, lekuko biztanleria osoaren % 3,5; % 0,6 amerindiarra edo Alaskako natiboa zen, lekuko biztanleria osoaren % 0,4; eta % 3,2 bestelako arraza bat zen, lekuko biztanleria osoaren % 2,3.<ref group="oh">Arraza-kategoria hauek Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoak eta Kudeaketa eta Aurrekontu Bulegoak (OMB) ezarritako sailkapen administratiboak dira, ez sailkapen zientifikoak.</ref><ref name="AEB-DHCA-2020">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Census Detailed Demographic and Housing Characteristics File A (Detailed DHC-A)|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/decade/2020/planning-management/release/2020-dhc.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-08-31}}</ref>
Jatorria
Jaioterriari dagokionez, biztanleen % 44,3 estatu berean jaiotakoak, % 5,9 beste estatu amerikar batean jaiotakoak eta % 47,6 atzerrian jaiotakoak (atzerritarrak) ziren.<ref group="oh">Puerto Ricon jaiotakoak eta atzerrian edo AEBko uharte-eremuetan guraso estatubatuarren seme-alaba gisa jaiotakoak jatorriz estatubatuartzat hartzen dira, eta ez dira atzerrian jaiotakotzat zenbatzen.</ref> Atzerritarren artean, % 59,3 AEBko herritar naturalizatuak ziren eta % 40,7 ez ziren herritarrak. Jatorriari erreparatuta, atzerritarren gehiengoa Latinoamerikan jaiotakoa zen (% 47,8, biztanleria osoaren % 22,7); ondoren Asian (% 39,2, % 18,6), Europan (% 9,9, % 4,7), Afrikan (% 2,7, % 1,3) eta Ipar Amerikan (% 0,4, % 0,2).<ref group="oh">Lehen ehunekoa atzerrian jaiotako biztanleriaren gainean kalkulatuta dago; bigarrena, parentesi artean, udalerriko biztanleria osoaren gainean.</ref><ref name="AEB-ACS-B05002">{{Erreferentzia|izenburua=American Community Survey 5-Year Estimates: Place of Birth by Nativity and Citizenship Status (Table B05002)|hizkuntza=en|url=https://data.census.gov/table/ACSDT5Y2024.B05002%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref>
Etxebizitza eta etxeguneak
Udalerrian 896.333 etxebizitza zeuden, horietatik % 94,5 okupatuta eta % 5,5 hutsik.<ref name="AEB-PL94171">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Decennial Census Redistricting Data (Public Law 94-171)|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/about/rdo/summary-files.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref> Okupatutako etxebizitzen artean, % 40,2 jabeek okupatutakoak ziren eta % 59,8 errentan hartutakoak.<ref name="AEB-DP1-adina">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Census Demographic Profile: Table DP1, Median Age and Housing Tenure|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/decade/2020/planning-management/release/2020-dhc.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref> Udalerrian 847.210 etxegune zeuden guztira, horietatik % 66,8 familia-etxeguneak ziren eta % 33,2 familiarik gabekoak. Familia-etxeguneen artean, % 63,1 ezkondutako bikoteek osatzen zituzten eta % 36,9 bestelako familia motek. Familiarik gabeko etxeguneen artean, % 77,3 pertsona bakarrik bizi ziren eta % 22,7 beste norbaitekin, ahaiderik gabe.<ref name="AEB-DHC-P16">{{Erreferentzia|izenburua=2020 Census Demographic and Housing Characteristics File (DHC): Table P16, Households by Type|hizkuntza=en|url=https://www.census.gov/programs-surveys/decennial-census/decade/2020/planning-management/release/2020-dhc.html%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-02}}</ref> Talde-bizilekuetan bizi ziren 35.097 pertsona (biztanleria osoaren % 1,5); horietatik 4.187 unibertsitateko ikasleen egoitzetan bizi ziren.<ref name="AEB-PL94171"/>
Etxebizitzak New Yorkeko mapa
Etxegune motak
Talde-bizilekuetako biztanleria
Hezkuntza-maila
25 urtetik gorako biztanleen artean, % 82,6k batxilergo-titulua edo goragokoa zuten, % 36,1k unibertsitate-gradua edo goragokoa zuten eta % 14,0k graduondoko titulua (masterra, titulu profesionala edo doktoretza) zuten.<ref name="AEB-ACS-B15003">{{Erreferentzia|izenburua=American Community Survey 5-Year Estimates: Table B15003, Educational Attainment for the Population 25 Years and Over|hizkuntza=en|url=https://data.census.gov/table/ACSDT5Y2024.B15003%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-03}}</ref>
Gobernua eta politika
| Urtea<ref name="leip-atlas-aeb-hauteskundeak">Leip, David. "Dave Leip's Atlas of U.S. Presidential Elections". uselectionatlas.org. Retrieved March 13, 2018.</ref> | Errepublikanoa / Whig | Demokrata | Beste | ||
|---|---|---|---|---|---|
| 1828 | 1.379 | 55.0% | 1.129 | 45.0% | 0 |
| 1832 | 1.400 | 45.8% | 1.655 | 54.2% | 0 |
| 1836 | 1.399 | 45.8% | 1.654 | 54.2% | 0 |
| 1840 | 2.522 | 49.7% | 2.550 | 50.3% | 2 |
| 1844 | 2.547 | 48.1% | 2.751 | 51.9% | 0 |
| 1848 | 2.444 | 53.7% | 1.310 | 28.8% | 801 |
| 1852 | 2.209 | 43.1% | 2.904 | 56.6% | 17 |
| 1856 | 1.886 | 27.7% | 2.394 | 35.2% | 2.521 |
| 1860 | 3.749 | 46.1% | 4.392 | 53.9% | 0 |
| 1864 | 4.284 | 44.2% | 5.400 | 55.8% | 0 |
| 1868 | 4.973 | 43.8% | 6.388 | 56.2% | 0 |
| 1872 | 6.083 | 51.7% | 5.655 | 48.1% | 19 |
| 1876 | 6.970 | 41.0% | 9.994 | 58.8% | 41 |
| 1880 | 8.151 | 43.7% | 10.391 | 55.7% | 99 |
| 1884 | 8.445 | 43.8% | 10.367 | 53.8% | 471 |
| 1888 | 11.017 | 46.0% | 12.683 | 52.9% | 275 |
| 1892 | 11.704 | 41.7% | 15.195 | 54.2% | 1.161 |
| 1896 | 18.694 | 58.0% | 11.980 | 37.2% | 1.539 |
| 1900 | 12.323 | 43.9% | 14.747 | 52.6% | 976 |
| 1904 | 14.096 | 41.4% | 18.151 | 53.4% | 1.770 |
| 1908 | 19.420 | 44.1% | 20.342 | 46.2% | 4.246 |
| 1912 | 9.201 | 16.5% | 28.076 | 50.3% | 18.521 |
| 1916 | 34.670 | 50.5% | 31.350 | 45.7% | 2.575 |
| 1920 | 94.360 | 68.7% | 35.296 | 25.7% | 7.668 |
| 1924 | 100.793 | 53.6% | 58.402 | 31.0% | 28.974 |
| Urtea<ref name="leip-atlas-aeb-hauteskundeak" /> | Errepublikanoa / Whig | Demokrata | Beste | ||
|---|---|---|---|---|---|
| 1928 | 158.505 | 45.9% | 184.640 | 53.4% | 2.411 |
| 1932 | 136.641 | 34.3% | 244.740 | 61.5% | 16.760 |
| 1936 | 162.797 | 33.0% | 320.053 | 64.9% | 10.159 |
| 1940 | 323.406 | 52.7% | 288.024 | 46.9% | 2.524 |
| 1944 | 365.365 | 55.3% | 292.940 | 44.4% | 2.071 |
| 1948 | 323.459 | 50.6% | 268.742 | 42.0% | 47.342 |
| 1952 | 450.610 | 57.1% | 331.217 | 42.0% | 7.194 |
| 1956 | 466.057 | 59.4% | 318.723 | 40.6% | 0 |
| 1960 | 367.688 | 45.1% | 446.348 | 54.7% | 1.863 |
| 1964 | 274.351 | 33.6% | 541.418 | 66.3% | 1.059 |
| 1968 | 306.620 | 40.0% | 410.546 | 53.6% | 48.746 |
| 1972 | 426.015 | 56.3% | 328.316 | 43.4% | 1.756 |
| 1976 | 244.396 | 38.9% | 379.907 | 60.5% | 3.200 |
| 1980 | 251.333 | 44.8% | 269.147 | 48.0% | 40.443 |
| 1984 | 285.477 | 46.4% | 328.379 | 53.3% | 1.722 |
| 1988 | 217.049 | 39.7% | 325.147 | 59.5% | 4.533 |
| 1992 | 157.561 | 28.3% | 349.520 | 62.9% | 48.875 |
| 1996 | 107.650 | 21.1% | 372.925 | 73.0% | 30.631 |
| 2000 | 122.052 | 22.0% | 416.967 | 75.0% | 16.972 |
| 2004 | 165.954 | 27.4% | 433.835 | 71.7% | 5.603 |
| 2008 | 155.221 | 24.2% | 480.692 | 75.1% | 4.224 |
| 2012 | 118.589 | 19.9% | 470.732 | 79.1% | 5.924 |
| 2016 | 149.341 | 21.8% | 517.220 | 75.4% | 19.832 |
| 2020 | 212.665 | 26.9% | 569.038 | 72.0% | 8.278 |
| 2024 | 264.628 | 37.0% | 437.282 | 61.1% | 14.054 |
Ekonomia
Errenta
Etxeguneen errenta mediana 86.136 $ zen ( New Yorkeko mapa), eta familiena, 97.003 $. Per capita errenta 42.146 $ zen. Biztanleriaren % 12,9 pobrezia-atalasetik behera zegoen.<ref name="AEB-ACS-errenta">{{Erreferentzia|izenburua=American Community Survey 5-Year Estimates: Tables B19013 (Median Household Income), B19113 (Median Family Income), B19301 (Per Capita Income), and B17001 (Poverty Status in the Past 12 Months)|hizkuntza=en|url=https://data.census.gov/table/ACSDT5Y2024.B19013%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-03}}</ref> Etxeguneen artean, % 5,4k 10.000 $ baino gutxiagoko errenta zuten, eta % 14,3k 200.000 $ edo gehiagoko errenta zuten.<ref name="AEB-ACS-B19001">{{Erreferentzia|izenburua=American Community Survey 5-Year Estimates: Table B19001, Household Income in the Past 12 Months|hizkuntza=en|url=https://data.census.gov/table/ACSDT5Y2024.B19001%7Caldizkaria=U.S. Census Bureau|sartze-data=2026-09-03}}</ref>
Etxeguneen errenta banaketa
Azpiegiturak
Aireportuak
New York hiriko bi aireportu nagusiak, La Guardia Aireportua eta John F. Kennedy Aireportua Queens-en daude.
Kirolak
New York Mets beisbol taldearen estadioa auzo honetan dago. Bestela, USTA Billie Jean King National Tennis Centerrean urtero AEBetako Irekia izena daraman tenis norgehiagoka antolatzen da bertan.
