Puma SE Alemaniako Bavaria estatuko Herzogenaurach udalerrian egoitza duen kirol marka bat da.
1924an Gebrüder Dassler Schuhfabrik izenez Dassler anaiek sortu zuten. Halere bi anaiak elkar haserretu eta 1946an Adolf Adi Dasslerrek Adidas enpresa sortu zuen (Adolf Adi Dassler), aldiz 1948an Rudolf Rudi Dasslerrek Ruda enpresa sortu zuen (Rudolf edo Rudi Dassler), ondoren Puma SE kirol material enpresa bilakatua. Orduan gaurdaino puri-purian mantendu izan den Adidas eta Puma enpresen arteko lehiari ospetsuari ekin zitzaion.
Kanpo estekak
- Puma SE kirol markaren webgunea (Ingelesez)