factograf
EU

Polo (kirola)

Polo (kirola)
Polo Argentina Txapelketan
Polo Argentina Txapelketan

Poloa zaldi gainean jokatzen den kirola da, kirten luzeko zurezko mailu batez zurezko pilota bat aurkako taldearen atean sartzean datzana. Taldeak maizenik lau jokalariz osatuak izaten dira, eta zortzi denborako (denbora bakoitzak gehienez ere zortzi minutu izaten dituela) partidetan aritzen dira elkarren kontra, 275 metro luze eta 140 zabal dituen zelaian.

Jatorriz Asiakoa da (antzina jokatzen zen Persia eta India inguruan), eta Ingalaterrara eraman zuten ingelesek XIX. mendearen azken aldera. Arrakasta handiko kirola da Commonwealtheko herrialdeetan, Ameriketako Estatu Batuetan eta Argentinan, nahiz eta gutxi batzuek joka dezaketen kirola izan.

Polo hitza bera baltiar hitz bat da, baltiar hizkuntzan pilota esan nahi duena. Poloaren eta antzeko kirolen forma asko jokatu dira, tradizioz, Indian, Nepal, Tibet eta Pakistango haranetan. Erdialdeko Asian ere jokatu izan da, eta antzinako Persian bazegoen antzeko joko bat, Chavgan izenekoa, hau zaldiz jokatzen zen eta erregeek eta nobleek sarritan praktikatzen zuten. Denborarekin kirol hau garrantzitsua bihurtu zen Persiako kulturan, eta beste eskualde batzuetara zabaldu zen, gaur egungo poloaren oinarrietako bat izanik.

Jokuaren Arauak

Bi talde daude, bakoitzean 4 jokalari. Zelai luze batean jokatzen dute, 257 metro ingurukoa (300 yarda gutxi gora behera) eta 146-183 metro zabal (160-200 yarda). Zelaiaren bi muturretan ateak daude; bi zutoin dira, 7,5 metro tartean (8 yarda). Puntua lortzeko, pilota aurkariaren ateen artean sartu behar da; horri gola esaten zaio. Partida 4,6 edo 8 zatitan banatzen da. Zatien artean, jokalariek zaldiak aldatzen dituzte.

Partidan bi epaile daude zaldien gainean eta beste bat zelaiaren alboan. Jokalariek falta jastzen dute arauak hausten badituzte. Poloaren arau garrantzitsu bat “Lerro” da. Lerro hau ikusezina da, eta pilota eta piloyta jokatzeko aukerarik onena duen jokalaria lotzen ditu. Jokalari hori da pilotatik gertuen dagoena. Lerroa jokalari horren norabidean doa, eta bere zaldia segurtasunez gelditu dezakeen tokiraino luzatzen da. Beste jokalari batek lerro hori gurutzatzen badu, batez ere aurretik pasatuz, falat izango da. Hau askotan gertatzen da, zaila delako lerro ikusezina non dagoen jakitea.

Defentsan, jokaldi arrunt bat “hook” deitzen zaio. Horretan, jokalari batek bere makilarekin aurkariaren makila blokeatzen du, pilota jotzea saihesteko. Baina batzuetan arriskutsua izan daiteke. Adibidez, aurkariaren zaldiaren gainetik edo azpitik saiatzea ez da segurua, eta falat izango da.

Beste aukera bat “ride-off” da. Horretan, jokalari batek bere zaldiaren bidez aurkariaren zaldia pixka bat bultzatzen du, pilotatik urruntzeko. Horrela, aurkariari zailagoa egiten zaio pilota jotzea. Baina jokalaria lerroa gurutzatzen badu egiten ari den bitartean, falta izango da. Jokalari batek falta egiten badu, aurkariak penalti jaurtiketa bat izan dezake. Penaltiak atearen ondoan egiten dira, eta beste jokalariek ezin dute baloia gelditu.

Jokalarien Posizioak

Jokalari bakoitzak bere ardurtak ditu:

  • 1 zenbakia erasoan geihen aritzen den jokalaria da
  • 2 zenbakia jokatzeko zailena da. Erasoan eta defentsan lan garrantzitsua egiten duelako
  • 3 zenbakia taldearen burua da. Taktikak zuzentzen ditu, eta erasoan zein defentsan aritzen da. Askotan jokalaririk onena izaten da.
  • 4 zenbakia jokalaririk defentsiboena da. Bere lana da aurkariak golak sartzea saihestea.

Materiala

Jokalariek Kaskoa, zaldiz ibiltzeko botak, galtza zuriak eta jokalariaren zenbakia duen kamiseta daramate. Batzuetan, eskularru bat edo bi, belauneko babesak eta zartailu bat ere erabiltzen dituzte. Pilota plastikozkoa da. Lehen, egurrezkoa zen. 8,3 zentimetro inguruko diametroa du, eta 113 gramo inguruko pisua.

Poloan erabiltzen diren zaldi-sillak estilo ingelesekoak dira, jauzi egiteko erabiltzen direnen antzekoak. Polo makilak pilotari jotzeko erabiltzen dira. Ohiko makilen antza dute, baino askoz luzeagoak dira. Makilaren kirtena normalean banbuz egina da, eta burua egurrezkoa. Jokalariek makilaren aldearekin jotzen dute pilota, ez aurreko aldearekin.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 79 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article