factograf
EU

aktore poloniarra (1897-1987)

Pola Negri

Pola Negri

Key facts

jaiotza data1897(e)ko urtarrilaren 3(a)
heriotza data1987(e)ko abuztuaren 1(a)
jardueraaktore, abeslari, idazle
jaiolekuaLipno
heriotza lekuaSan Antonio
ezkontideaSerge Mdivani
All data from the card 13
Jaiotzako izen-deiturak
Apolonia Chalupec, Barbara Apolonia Chalupiec
Jaiotza
Lipno, 1897ko urtarrilaren 3a
Herrialdea
Polonia
Heriotza
San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a (90 urte)
Hobiratze lekua
Calvary Cemetery (en)
Heriotza modua
berezko heriotza: garuneko minbiziapneumonia
Ezkontidea(k)
Serge Mdivani
Hizkuntzak
ingelesapoloniera
Jarduerak
aktorea, abeslaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea, dantzaria eta musikaria
Jasotako sariak
ikusi German Film Award Izarra Hollywoodeko Ospearen pasealekuan
Izengoitia(k)
Pola Negri
Musika instrumentua
ahotsa
Alderdi politikoa
Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

Apolonia Chalupec, ezagunagoa Pola Negri gisa (Lipno, Pomerania, 1897ko urtarrilaren 3a - San Antonio, 1987ko abuztuaren 1a), poloniar antzezlea izan zen.

Zinema mutuko izar handienetako bat izan zen.

Biografia

Amak bultzatuta dantza-ikasketak egin zituen, baina antzezle gisa egin zen ezagun. Lehen agerraldia Varsoviako antzoki batean egin zuen, eta gertakari horretarako aukeratu zuen Pola Negri izena. Berlingo antzokian hainbat lan eszenaratu ondoren, filmak grabatzen hasi zen.

Emakume ederra zen, eta laster ireki zizkioten Hollywoodeko ateak. Charlie Chaplinen eta Rodolfo Valentinoren maitalea izan zen, eta garai haietako beste zinema-izarren maila berean jarri zen, Gloria Swanson eta Greta Garboren mailan, esaterako.

Film aipagarrienen artean ditu: Die Augen der Mumie Ma (1918); Die spanische Tänzerin (1923); Forbidden Paradise (1924); Three Sinners (1928); Mazurka (1935); Hi Diddle Diddle (1943).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Read next

In 52 languages

Text from Wikipedia, CC BY-SA 4.0 · Source article