Piridina konposatu aromatiko heteroziklikoa (C5H5N). Harrikatzaren alkaternan aurkitu zuen Anderson-ek 1846an. Likido kolorgea, sukoia eta oso usain txarrekoa da (arrain ustelaren usaina du). Egituraz, bentzenoaren antza du; bien arteko alde bakarra da bentzenoaren CH talde baten ordez nitrogeno atomo bat izatea. Uretan eta disolbatzaile organikoetan ongi urtzen da. Ikatzaren alkaternaren destilazioz, edo azetaldehidoaren eta amoniakoaren sintesiaren bidez lortzen da. Oso gai toxikoa da. Bitaminak eta drogak sintetizatzeko, disolbatzaile gisa, ehungintzan tindaketan laguntzeko eta abarretarako erabiltzen da.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
